By Maite | March 30, 2009
HITZALDIA: Unibertsitatea, Boloniako erronken aurrean
- Lekua: Ordiziako Barrena jauregian, Areto Nagusian
- Eguna: 2009ko martxoaren 31, asteartea
- Ordua: 19:30ean
- Norentzat: Irekia eta, batez ere, Batxilergoan dauden edozein ikasle eta gurasoentzat
- Hizkuntza: Elebitan
Egitaraua:
Sarrera: Jakintza Ikastola
Aurkezpena eta moderazio lana: ANA LETURIA NABAROA (Jakintza Ikastolako guraso ordezkari eta EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle)
Europako Unibertsitate Eremua (EUE): Zer aldatuko da Unibertsitatean? NEKANE BALLUERKA LASA (Katedraduna EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Errektoreorde eta Dekanorde izandakoa)
Planteamendu berriak irakaskuntza-ikaskuntzan. ECTS eta gaitasunak EDURNE TERRADILLOS ORMAETXEA (Zuzenbideko irakasle titularra EHUn. Kalitate eta irakaskuntza berrikuntzarako Dekanordea)
Mondragón Unibertsitatea Boloniako planteamendu berrien aurrean JON ALTUNA (Mondragon Unibertsitatea. Koordinatzaile akademikoa Goi Eskola Politeknikoan)
Ikasleak Boloniako planteamenduen aurrean UNIBERTSITATEKO IKASLE BAT (zehazteke)
Galdera-Erantzunak
Ondorioak eta amaiera
By admin | January 15, 2009
2009an lau aldiz egingo dira Ate Irekiak HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Ate irekien egunak
| Datak |
Egunak |
Ordua |
| Otsailaren 19a |
Osteguna |
18:00 |
| Martxoaren 12a |
Osteguna |
18:00 |
| Apirilaren 23a |
Osteguna |
18:00 |
| Maiatzaren 9a |
Larunbata |
11:00 |
Huheziko argazkiak.
By Maite | October 12, 2008
Ongi etorri Jakintza Ikastolako batxilergoko orientazio gunera! Bertan orientazioan landuko ditugun gai eta ikastaroen berri emateaz gain, batxilergoa bukatu ondoren dauden aukera ezberdinei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu (unibertsitatea, goi mailako heziketa zikloak…). Ikasteko lagungarriak gerta dakizkizukeen aholku eta tekniken berri ere emango dugu.
Azken urteotan, pertsonari une larri jakinetan eskainitako ekintza puntuala izatetik, orientazioa etengabe laguntza eskaintzeko prozesua izatera pasatu da. Gauzak horrela, zuek bizitzan aurre egin behar diezuen egoera desberdinak kontuan hartuta, horiei behar bezala erantzun ahal izateko gaitasuna eskura dezazuen saiatuko gara gune honetan. Beraz, hezkuntza prozesuaren protagonista zuek izateko laguntza eman nahi du, erabaki guztiak heldutasunez eta autonomiaz har ditzazuen. Hortaz, blog honek zeuen burua orientatzeko gai izatea lortu nahi du.
Asmo handiegiak, beharbada. Halere, ziur nago, batzuetan autonomiaz arituz eta besteetan elkarrengandik ikasiz, pixkanaka-pixkanaka helburu horietara gerturatzen joango garela. Has gaitezen, bada! 
Posted in Orokorra | Tagged agurra, helburuak |