Menperakuntza

Perpausak elkartzeko bidea: MENPERAKUNTZA

Batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen dugu menderagailuez baliatuz. Horrelakoetan menderakuntza erabiltzen ari gara.

Juntagailuen aldean hainbat ezaugarri berezi dituzte menderagailuek:

  • Juntagailuak hitz solteak dira, eta menderagailuak, berriz, atzizkiak.
  • Juntaduran, maila bereko perpausak elkartzen dira; menderakuntzan, berriz, perpaus nagusia eta menpekoa ditugu.
  • Juntaduran ez dago ia mugikortasunik, baina menderakuntzan, mugikortasuna dago hurrenkeraren aldetik.
  • Menderakuntza errekurtsiboa da, hau da, menpeko perpaus baten barruan beste bat txerta daiteke, nahi adina aldiz.

Menderakuntzaren barruan honako multzoak bereiz ditzakegu:

ISren ordezkoak:

  • Perpaus Osagarriak: Amak esan du ez dela etorriko. Ez dut uste etorriko denik.
  • Zehar-galderak: Jakin nahi dut ea lana egin duzun. Erori zarenentz jakin nahi du.

Izenlagunaren ordezkoak:

  • Erlatibozkoak: Ikusi duzun gizona nire aita da. Atzo erositako etxean bildu ginen.

Adizlagunaren ordezkoak:

  • Helburuzkoak: Krema ekarri dut zuri emateko. Zeu ikustearren etorri naiz lehenago.
  • Kausazkoak: Ez da etorri gaixo dagoelako. Goazen etxera berandu da eta.
  • Baldintzazkoak: Euria egiten badu, ez noa. Etxean aurkitu ezean, ez dugu beste inon aurkituko.
  • Denborazkoak: Zu etorri zinenean, ohean sartu nintzen.
  • Kontzesiboak: Lana gaizki egin arren, ordaindu egin didate. Zu ikusiagatik ere, ez du buelta egingo.
  • Moduzkoak: Zuk esan bezala egin dugu. Ikusi duzun legez, ez dut trikimailurik erabili.
  • Konparaziozkoak: Hau espero nuen baino hobeto atera zaigu. Ni zu bezain gaztea naiz.
  • Ondoriozkoak: Hain zen altua, non sabairaino heltzen baitzen.
No comments yet.

Utzi erantzuna

-->