txotxolo

izond. Bizk. Buruarina, inozoa (bereziki, gizonezkoez mintzatuz erabiltzen da). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [buruarina] arin, astapito, babo, buruarin, eltze, ergel, ero, eroxka, inozo, kaiku, kaskarin, kirten, lerdo, memo, ments, tonto, tontolapiko, tutulu, txatxu, txoriburu, txoropito, zoroxka, zozo, zozoilo, tontolo Heg., bulunba Ipar., pello Ipar., xanfarin Ipar., zuntzun Ipar., tetele Sort., zoro Sort., gangar Bizk., ganorabako Bizk., ganoragabe(ko) Bizk., kokolo Bizk., lapiko Bizk., lelo Bizk., memelo Bizk., mozolo Bizk., papao Bizk., pepelerdo Bizk., taket Bizk., tankalo Bizk., tentel Bizk., pettux Lap., ganbelu Heg. beh., inputika g.e., narra g.e., txolin g.e., zoroko g.e., koko Bizk. g.e., txotxin Bizk. g.e., haizebelats zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Hala ere, tokiaren kutsuak gantzutu eta haren usainak gogobeteta ere, inork ere ezer idazten ez duen lau idazleren bilerak ezin du luzaroan iraun, non eta ez diren erabateko farsanteak; eta gu, txotxolo samarrak eta txilibituak bai, baina farsanteak ez ginen. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)