Latest Updates: X RSS

  • xera

    Maite 12:09 am on 2009/03/18 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    iz. 1. Laztana, fereka. Xera samurrak. 2. Amultsutasuna, maitasuna. Xerazko hitzak. 3. Abegia. Xera ona egingo dizute beti han, eurak horrelakoxe hortzargiak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) laztan, fereka, losin (2) maitasun, laztan, onginahi (3) abegi, harrera, errezibimendu, balaku.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare bat egiteko parada galdu. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)
    2. Izan ere, xera berezia zien Frantzisko dohatsuari eta gainerako anaia guztiei. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • xaramelatu

    Maite 12:49 am on 2009/03/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    du ad. (L) 1. Kantatu. Maiz biltzen ziren aire zahar edo bertsu zenbait xaramelatzeko. 2. Gozotasunez hitz egin, hizketarako trebezia izan. Ibarnegaraik ederki zekien xaramelatzen elea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) abestu (2) sorgindu, zoratu, enkantatu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    • Dominiquek, aldiz, arazorik batere ez zuela zirudien; are gehiago, ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou] (Ereduzko Prosa Gaur)
    • Hala ere, Grigoriren begi liluragarri haiek bazuten oraindik nahikoa indar inguruko jendea xaramelatu eta bere mendean jartzeko. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola "Txiliku"] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • xangrin

    Maite 10:25 am on 2009/03/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    iz. (Ipar.) Atsekabea, pena. Etxerat jinen zira / xangri(n) handirekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: pena, damu, arrangura, bihozmin, atsekabe. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Orain nire kausaz zaude atsekabetan; nigandik datozkizun xangrin horiek bere izanean diraute oraino, eta ni, aldiz, zoriontsua naiz. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • xukatu

    Maite 12:07 am on 2008/12/19 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    1. du ad. Zerbaiti gainean duen ura edo hezetasuna kendu. 2. da/du ad. Lehortu. Atorra bustia suan xukatu da.

    Sinonimoak: lehortu, idortu, ihartu, elkortu…

    Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi]

     
  • xahutu

    Maite 12:45 am on 2008/12/03 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    1. da/du ad. Garbitu. 2. du ad. Dirua alferrik gastatu. Irabaziak edaritan xahutu. 3. du ad. Hondatu, suntsitu. Etsaiak suaz xahutu du hiria. 4. da/du ad. FIS. Fenomeno bat astiro-astiro desagertu edo moteldu nabariezina izan arte.

    Sinonimoak: (1) garbitu, araztu, ikuzi, babitu, txukundu (2) eralgi, gastatu, kapustu, alferrik galdu, parrastatu, irion, malapartatu (3) desegin, hondatu, suntsitu, sakaildu, apurtu (4) ezabatu, borratu.

    Urteko zaintza-sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza]

     
  • xaxatu

    Maite 12:15 am on 2008/11/21 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    du ad. Pertsona edo animaliak erasora bultzatu. Zakurrik ez nizun xaxatuko, formal etorri bazina.

    Sinonimoak: akuilatu, zirikatu, kilikatu, kinatu…

    Egun batez, arbolari lotua zeukan pitbull bat askatu eta gizonaren kontra xaxatu zuen. [Zakurra, zeure laguna, Gotzon Garate]

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel