Latest Updates: X RSS

  • xuxurlatu

    Maite 3:25 pm on 2010/04/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    du ad. 1. Ahots isilez hitz egin. 2. (hed.) Xuxurla, hots arina, sortu. Haizeak pago-adarretan xuxurlatzen zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) txutxu-mutxu egin, txutxu-mutxuka egin, murmurikatu, bar-bar, erran-merranetan aritu, esamesaka aritu (2) marmaratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es susurrar
    fr murmurer, chuchoter
    en (1) to whisper; to mutter (marmarrean ibili) (2) to gossip (esamesaka ari izan) (3) to murmur (haizeak)

    Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen, Ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emaidazu. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • xiita

    Maite 10:13 am on 2010/03/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    iz. eta izond. Islamismoaren adarretako bateko kidea; delako adarrari dagokiona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chiíta
    fr chiite
    en shiite

    Hemen nozitu ditudan arriskurik handienak eguraldia eta trafikoa izan dira, eta xiita fanatikoen ordez buru oso irekiko jendea aurkitu dut. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • xedera

    Maite 10:34 am on 2009/12/18 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    iz. (Ipar.) Segada, lakioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: segada, lakio, sare, arte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es trampa, lazo
    fr lacet, collet de chasse
    en lasso, snare, trap

    Xedera hilgarrian kateztatu lehoiaren maneran nenbilen. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • ximen

    Maite 8:10 am on 2009/11/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    izond. (Ipar.) Garbia, txukuna. Gizon ximena edozeinen aurrean ager daiteke. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: garbi, txukun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hazketako xola-xolan da sortetxea. Aitak eta amak ezagutu, maitatu, zituzten ahalekin beti artatu duten etxe bera hura; ongi xuritua eta beti garbi-garbia beiratua bakarrik, hots, langile ximen eta bipil batzuek aspalditik beren maitasun ohantze ekarri dutena. [Jean Hiriart urruty zena, 1927-1990, Halako lurretik holako landarea, Emile Larre (pdf )] (Euskaltzaindia)

     
  • xuko

    Maite 8:42 am on 2009/09/03 | 0 Permalink | Reply
    Tags: X

    adb. Ipar. Lehor; agorturik, ahiturik. Zerua garbi, bidea xuko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zimel, idor, lehor (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina, bide xuko, patartsu eta harritsu batean naiz oraindik, eta hatsantzen hasia. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel