Latest Updates: U RSS

  • umezurtz

    Maite 9:06 am on 2011/12/09 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. eta izond. Aita, ama edo biak hil zaizkion haurra. • umezurtz-etxe. Umezurtzak jasotzen dituen erruki-etxea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zurtza] iz. zurtz, haurzurtz Zub.
    [emazurtza] izond. g.e. zurtz, emazurtz zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huérfano, -a
    fr orphelin, -e
    en orphan

    Etxekoak zenduz geroztik batez ere, jendetasunaren aldetik bezain hizkuntzarenetik, lurraren azalean umezurtz nenbilen, norabide zehatzik gabe loakeen harri borobilaren pare. [Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa dinamikoa)

     
  • urteurren

    Maite 7:15 am on 2011/10/27 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. Gertakari batetik urte-kopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
  • ubide

    Maite 8:30 am on 2011/07/17 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. Ura eramateko erreten artifiziala.

     
  • uso

    Maite 8:18 pm on 2011/06/18 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. ZOOL. Kolunbidoen familiako eta Columba generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Lumaje gris-urdinxka dute, hego zabalak eta ez oso luzeak eta isats nabarmena. Espezie asko daude eta batzuk giza inguruneetara (baserri, hiri, etab.etan) egokitu dira. Migratzaileak ere badaude.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es paloma
    fr palombe, pigeon
    en pigeon; [sinboloa] dove

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • ukimen

    Maite 7:51 am on 2011/06/06 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. Objektuekiko ukipena, presioa, haien zenbait ezaugarri fisiko (tenperatura, laztasun/leuntasuna, gogortasun/biguntasuna) eta mina hautematen dituen sentimena, gorputz osoko larruazalean hedatuta dagoena. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gorputzaren zentzumena] haztamu
    [ukitua, seinalea] g.e. hunkimendu, uki, ukiera, ukipen, ukitu, hunki Ipar., hazka zah., ukitze zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (sentido del) tacto
    fr toucher
    en (sense of) touch

    Ez nizkion segituan egin, ezta lasterka ere, ile-apaintzaile profesionalek egingo dutela uste izan litekeen bezala, geldiro baizik, haren gorputzaren zatiak ziren hari lodi haiek ukimenaz dastatuz. [On Casmurro, Machado de Assis / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    ukimen (FlickrCC, Josep Ma. Rosell)

     
  • urgazle

    Maite 9:09 am on 2010/12/29 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. eta izond. Urgazten duena. Euskaltzain urgazlea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [laguntzailea]
    lagungarri, laguntzaile (UZRIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ayudante, colaborador, -a; protector, -a (2) (zenbait erakundetako kide) correspondiente
    fr (1) assistant, -e ; aide, collaborateur, -trice (2) correspondant, -e
    en helper, assistant; protector

    Brigadako buru Lukacs jenerala hil egin dute, eta haren urgazle eta komisario politiko Gustav Regler zauri larriekin da. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik, eta 2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • upel

    Maite 7:28 am on 2010/09/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags: U

    iz. Ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerrizabala; bereziki 1.000 litrotik gorakoa. Zirkulu-formako zurezko bi taula paraleloz eta baten ertzetik bestearenera luzatzen diren eta burdin xaflazko uztaiez besarkatuta dauden ohol kurbatu ahurrez osatua dago. • upela elektrolitiko. KIM. Elektrolisia egiteko erabiltzen den ontzia, bi elektrodo (anodoa edo elektrodo positiboa, eta katodoa edo elektrodo negatiboa) eta energia elektrikozko kanpo-iturri bat dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [upa]
    barrika, barrikote, kuela, kupel, dupa Ipar., upa Bizk., barril zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cuba, tonel
    fr tonneau, barrique
    en barrel; cask

    Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita. [Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    upel (FlickrCC, mimentza)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel