iz. (batez ere Ipar.) 1. Urteberri-eguna. 2. Gabonsaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. eta izond. Aita, ama edo biak hil zaizkion haurra. • umezurtz-etxe. Umezurtzak jasotzen dituen erruki-etxea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[zurtza] iz. zurtz, haurzurtz Zub.
[emazurtza] izond. g.e. zurtz, emazurtz zah.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es huérfano, -a
fr orphelin, -e
en orphan
Etxekoak zenduz geroztik batez ere, jendetasunaren aldetik bezain hizkuntzarenetik, lurraren azalean umezurtz nenbilen, norabide zehatzik gabe loakeen harri borobilaren pare. [Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa dinamikoa)
iz.
Gertakari batetik urte-kopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[urteburua] urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es aniversario
fr anniversaire
en anniversary
Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.
Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.
Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.
Laburtzeko:
- Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
- Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
- Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).
Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira. (Maite Goñi)
iz. Ura eramateko erreten artifiziala.
iz. ZOOL. Kolunbidoen familiako eta Columba generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Lumaje gris-urdinxka dute, hego zabalak eta ez oso luzeak eta isats nabarmena. Espezie asko daude eta batzuk giza inguruneetara (baserri, hiri, etab.etan) egokitu dira. Migratzaileak ere badaude. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es paloma
fr palombe, pigeon
en pigeon; [sinboloa] dove