Latest Updates: T RSS

  • tortolos

    Maite 7:49 am on 2012/01/09 | 2 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. Abereen astragaloa, umeek jostatzeko erabiltzen dutena. Bereziki ardi-aziendena baliatzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [haurrek jolasteko erabiltzen duten hezurra]
    kailoka, kurkulux (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es taba, chita
    fr osselet
    en jacks

    Tabernaren jabearen potretaren azpian, abiazioko hiru mertzenario tortoloxetan ari ziren lurrean. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    tortolos (Pernanen irudia Gaurko Hitzarako)

     
  • trisketa

    Maite 3:50 pm on 2012/01/08 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    MUS. Perkusio-instrumentua, lokarri batez loturiko zurezko edo bolizko bi pieza konkaboz eratua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • txantxa

    Maite 7:54 am on 2011/11/15 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. Asmo txarrik gabe, umorearen eraginez egiten den zirikada edo adar jotzea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [asmo txarrik gabeko adar-jotze edo zirikada]
    adarjotze, harpajotze, hista, iseka, purrustada, arraileria Ipar., ihakin Ipar., nausa Ipar., trufa Ipar., erremuskada Bizk., burla beh., iskirio g.e., narrita g.e., sarramuska g.e., trufakeria g.e., burlakeria zah., broma Heg. beh., ihakintza Ipar. g.e., musika Ipar. g.e., eskarnio Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chanza, broma
    fr blague, plaisanterie
    en joke, jest, lark

    Ez, ez dik batere graziarik hire txantxa topiko horrek.[Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta (Txalaparta, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • traol

    Maite 7:50 am on 2011/11/14 | 1 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den “#” ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cuadrilátero de madera para recoger el aparejo de pesca (Itsas.) ( (2) almohadilla (Inform.)
    fr touche dièse (Inform.)
    en hash key (Inform.)

    Twitterren traola gehi dagokion hitza erabiltzen dugu gai zehatz bati buruz hitz egiteko. Adibidez, #bozA20 izango da azaroaren 20ko hauteskundeei buruz Twitterren aritzeko erabiliko dugun etiketa.

    Gizarkerren arabera, Gipuzkoan, 300 botoen bueltan egongo da jokoan 6. jarlekua. http://t.co/VawKgpUa #bozA20
    @goioarana
    Goio Arana

    traol (Wikipedia)

    traol (Aitzol, argazkiak.org CC)

    traol (Aitzol, argazkiak.org CC)

     
  • txanpon

    Maite 10:41 am on 2011/10/29 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. 1. Metalezko diru-pieza. 2. (zah.) Antzinako moneta-unitatea. Hamazazpirekin pezeta bat osatzen zen. 3. Ik. moneta. • txanpon-makina. Txanponak sartuz dabilen eta, zenbaki edo irudi batzuen zorizko konbinazioen bidez, diru-sariak banatzen dituen makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [diru-peza]
    diru, diharu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) moneda, dinero (2) tarja (3) Ik. moneta
    fr monnaie [métallique]
    en coin; money

    Egin klik abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel