Latest Updates: T RSS

  • txotxongilo

    Maite 9:46 am on 2010/03/06 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. 1. Antzerki-lanak antzezteko erabiltzen den eta eskuz edo hari bidez maneiatzen den panpina-antzekoa. 2. Horiek erabiliz egiten den antzerki-ikuskizuna.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) marioneta (2) marioneta-ikuskizuna, antzerki-ikuskizuna (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marioneta, títere, dominguillo; marionetas (antzerkian)
    fr pantin, guignol, marionnette
    en puppet, marionette

    Nerbioen lau harietatik zintzilik zegoen, txotxongilo baten gisan. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

    txotxongilo (FlickrCC, tranchis)

     
  • tankera

    Maite 8:07 am on 2010/02/18 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. Itxura. Eguraldiak ez du gaur tankera onik. Hiztegi-tankerako bi artikulu. • TANKERA EMAN, HARTU. Antzeman, igerri. Zeinen tankera ematen diozu?(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itxura]
    aire, egitura, eite, irudi, itxura, egindura Ipar., kara Ipar., karantza Ipar., mustra Ipar., egitamu Bizk., planta beh., kera g.e., kerantza g.e., azalpe zah., presentzia zah., aparantzia Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es aspecto, apariencia, facha, porte; estilo, forma, manera; clase, tipo; carácter, índole, forma de ser; humor, talante, vena
    fr aspect, allure, air; forme, tournure; caractère, nature; humeur
    en appearance, look; style; manner, way; type, kind; character, nature, temperament, disposition; mood, temper; humour (Br); humor (Am)

    Izenak, datak, marrazkiak falikoak gehienak, tankera desberdinetakoak, erromantiko, naif edo futuristak. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • txitxi

    Maite 8:02 am on 2010/01/22 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    iz. (haur.) Haragia. • txitxi-burruntzi. Mendian su eginez eta bertan, burruntzi batean, prestatzen den lukainka edo haragia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) okela, haragi, arrain, mami  (2) mitxelinak (3) txakur, or  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es carne, chicha; michelines
    fr viande
    en meat

    Jaizu txitxia, maittiorrek, aundi eitteko!” Etxba Eib. [Orotariko Euskal Hiztegia, OEH]

    Hori dela eta, uda honetan bainujantziaren moda itzuliko da, bikiniari aurre hartzeko asmoz. Txitxiak disimulatu eta eskote handi bat harro erakusteko gogoz dabiltzan emakumeek beraz, aukera aparta izango dute. [Uda honetan bainu jantziak bikiniari aurre hartuko dio, eitb.com]

     
  • total

    Maite 8:22 am on 2010/01/19 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    1. izond. Guztiz axolagabe edo arduragabea. 2. adb. Erabat, zeharo. • TOTAL EGINA EGON. Guztiz mozkorra egon. Total egina zegoen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [osoa, erabatekoa]
    erabateko, guztizko, oso, osozko, konpli Ipar. zah.
    [artagabea, laxoa, zabarra]
    Ipar. akets, alfer, alproja Heg., baldan, baldar, baldarrontzi, bihurri, dorpe, erlemando, kalamanka, makur, mangelo, moldakaitz, nagi, nagitsu, oker, tantar, trakets, trukes, zabar, eskalapoi Ipar., eskoil Ipar., kakola Ipar., kartalazo Ipar., laxo Ipar., malestruk Ipar., mandrain Ipar., aldrebes Heg. beh., antzekaitz g.e., egur g.e., flux Ipar. g.e., bagai Bizk. g.e., antzegabe zah., aroi zah., oiher Ipar. zah. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es completamente negligente, completamente irresponsable, completamente dejado, -a; total, completo, -a
    fr complètement négligent, -e ; irresponsable; complètement
    en completely careless/negligent; completely, totally

    Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza, eta bazter batean eserita geratu nintzen, “Ardoa eta gizona” kantatzen; “Ardoa eta gizona” kantatzen ahalegintzen, hobeto esanda, ezin bainituen hitzak gogoratu. [Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala (Susa, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • tronpatu

    Maite 7:55 am on 2010/01/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags: T

    (Ipar.) 1. da ad. Zerbait den ez bezala ikusi edo ulertu; nahasi, oker egon. 2. du ad. Gezurraren edo maltzurkeriaren bidez egia ez dena egiatzat sinestarazi, iruzur egin. Nahi bezainbat eginik ere, ez nau tronpatuko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [nahasi, gauza bat beste bat dela pentsatu] beh. engainatu, nahasi [engainatu, atzipetu] atzipetu, burlatu, ederra sartu, engainatu, iruzur egin, iruzurtu, marro egin, zimardikatu, ziria sartu, droga egin Bizk., bairatu g.e., gezurtaratu g.e., zilibokatu g.e., zurikatu g.e., malmuzkatu Bizk. g.e., trankart egin Bizk. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es equivocarse, confundirse; engañar, inducir al error
    fr se tromper; tromper, induire en erreur
    en to be wrong, to be mistaken; to deceive, to mislead, to cheat, to trick

    Erraidazu egia; zeure burua engainatzen duzu, edo ni tronpatu nahian zabiltza?  [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel