Latest Updates: S RSS

  • sekula

    Maite 9:56 am on 2011/05/14 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    1. adb. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula ez zait horrelakorik gertatu. Ikusi al duzu sekula horrelakorik? Eta sekula ere ez da momentu bat geldituko. 2. Ik. 1 mende. • SEKULA GUZTI(E)TAN. Beti. Sekula guztian biziko bagina. || SEKULA SANTAN. Inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekula santan ez du bukatuko. || SEKULAN. Sekula, inoiz (baiezkoak ez diren testuinguruetan). Sekulan ez du horrelakorik egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [inoiz ere ez]
    behin ere, egundaino, egundo, inoiz ere ez, inoiz ez (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (baiezkoak ez diren testuinguruetan; ondoan ere har dezake) nunca, jamás; alguna vez (2) siglo
    fr (ezezko, galderazko testuinguruetan) jamais, un jour, par hasard
    en (1) (ezezko testuinguruetan) never (2) (galderetan, baldintzetan…) ever

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • soleitu

    Maite 8:56 am on 2011/04/26 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    da/du ad. (Ipar) Arindu, arinagotu; lagundu. Solei ditzakegu purgatorioetan sufritzen duten arimak? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [arindu]
    arindu, kontsolatu beh., arinagotu, lagundu, poztu (Adorez  eta UZEI sinonimoen hiztegiak)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aliviar(se), consolar(se)
    fr soulager, consoler
    en to alleviate

    Soleitu zen azken hitz hauek aditzean, baina, aldi berean, papoan tinkaldi bat sentitu zuen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou  (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • sokatira

    Maite 10:57 am on 2011/04/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    iz. Bi talderen arteko joko edo kirola, soka luze bati muturretatik helduz eta talde batek alde batera eta besteak kontrako aldera tira eginez, elkar herrestan eramanez indarrak neurtzean datzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • sohorna

    Maite 7:32 am on 2011/03/21 | 2 Permalink | Reply
    Tags: S

    sohorna (FlickrCC, Fco. Javier Martín)

    iz. (Ipar.) 1. Bi etxeren arteko kale estua; etxartea. 2. Lubanarroa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) etxarte, arteka (2) lubaki, luban, lubanarro, hobi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) callejón (2) foso

    fr (1) ruelle [entre deux maisons] (2) fossé

    en (1) alley (2) moat

    Mohamed Chukrik, hara joaten zen bakoitzean, karrika eta sohorna desberdinak hautatzen zituen: ez zuen atsegin beti bide bera ibiltzea. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta  (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • senton

    Maite 10:53 am on 2011/02/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    iz. 1. (Ipar.) Agure guztiz zaharra. 2. LIT. Hainbat egileren esaldi, esaera eta bestelako zatiz osatutako literatur lana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zahar, oso adineko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es anciano, -a
    fr âgé(e).
    en elderly

    “Berrogeita hamar urteko senton kaskaildu honek – ni neure artean – zer espero dezake 30 urte gazteago diren sexu-pitxi horiengandik? [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    senton (FlickrCC, kulyka)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel