Latest Updates: S RSS

  • sortegun

    Maite 11:09 am on 2010/01/15 | 1 Permalink | Reply
    Tags: S

    iz. Jaioteguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [urtebetetzea]
    urtebetetze [jaioteguna] jaiotegun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es día natalicio, cumpleaños
    fr jour de naissance
    en birthday

    Zure sorteguna duzu gaur, eta oraindik ez dakizu zer opari egin behar diozun zeure buruari… Edo, agian, bai?

    sorteguneko oparia (FlickrCC)

     
  • sagarroi

    Maite 12:03 pm on 2009/12/06 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    iz. ZOOL. Erinazeidoen familiako ugaztun intsektiboroa. Gorputzak forma biribil samarra du. Hanka laburrak eta 2-3 cm bitarteko arantzez estalitako bizkarra du. Gautarra da eta negua hibernatzen igarotzen du. Intsektuz eta zizarez elikatzen da batez ere (Erinaceus europaeus).

     
  • soberna

    Maite 7:38 am on 2009/11/02 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    iz. Galerna, ekaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ekaitz, denborale, erauntsi, galerna, galarren, enbata, ekarraldi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Irudi du etxe bat edifikatzen duen gizona, zeinek aitzurtu eta barna ireki baitu, eta ezarri fundamenta arroka baten gainean: eta soberna ethorririk, flubioak erezarri ukan drauka etxe hari, eta ezin higitu du: ezen arroka gainean fundatua zen. [Iesus Krist Gure Iaunaren Testamendu Berria, Ioanes Leizarraga ( 1571)] (Klasikoen gordailua)

     
  • sigi-saga

    Maite 8:51 am on 2009/09/23 | 2 Permalink | Reply
    Tags: S

    1. iz. Lerro hautsia, segmentu zuzenez osatua eta sarguneak eta irtenguneak (angeluak eratuz) dituena. 2. adb. Sigi-saga eginez. Mozkorra zen eta sigi-saga zeraman bere autoa. • SIGI-SAGAN. Sigi-saga eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: sigi-sagaka, sigi-sagan, zeharka-meharka, ikur-makurka, esemeseka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hortik behar da jautsi Ibañetara, lehengo Napoleonen bide zaharra kurutzatuz, sigi saga, oraingo errepideari behera. [Luzaiden gaindi, Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren (Elkarlanean, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • set egin

    Maite 5:30 am on 2009/08/03 | 0 Permalink | Reply
    Tags: S

    du ad. Norbaitek zerbaiten itxaropena galdu, dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez, bertan behera utziz.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  etsi, atzera egin, uko egin, amore eman (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Matematika modernoaren historiak egin zuen set teoria “erabaki ezina”; goizetik gauera, matematika osoaren eraikuntza eztabaidagarri bihurtu zen. [ETAren hautsa, Joseba Zulaika (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel