Latest Updates: P RSS

  • preseski

    Maite 11:05 am on 2011/12/23 | 0 Permalink | Reply
    Tags: P

    adb. Aurretik esandako zerbait zehazteko, informazio zehatzagoa edo ulerterrazagoa emateko bereziki, erabiltzen den adberbioa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua)

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [hain zuzen]
    hain zuzen, hain zuzen ere, hain justu Heg., hain justu ere Heg., egin-eginean Bizk., egin-eginean ere Bizk., hartan ere Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es precisamente
    fr précisément
    en just, exactly

    Hori preseski iduritzen zaut biziki inportantea dela: besteeri hitza ematea eta besteen hitzarekin kondatzea.[Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    -Egia da egun hauetan narritaturik nabilela, baina ez preseski Kellyren kariaz, neure sentimenduen egoeraz baizik. [110. Street-eko geltokia, Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Rajoyren gobernu berriaz zenbait kontu interesgarri, adibidez, Guindos eta Montoro ez direla preseski lagunak: http://t.co/ZTqUtrxR
    @boligorria
    Gorka Bereziartua

     
  • porru eginda

    Maite 4:45 pm on 2011/12/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags: P

    lok. 1. Erabat leher eginda edo nekatuta.

    Sinonimoak: lok.
    oso nekatuta, leher eginda. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hecho polvo; hecho unos zorros; maltrecho, -a
    fr être épuisé ou crevé
    en to be all in (fam)

    Ia eguzkia sartu arte ez naiz gelditu. Ahaztua nuen zer den libertatea. Ilunkeran, porru eginda jaitsi dut azken aldapa, baina pozik. [Dioramak, Patxi Iturregi (Elkar, 2006) Orr.: 112] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • pleinitu

    Maite 7:52 am on 2011/11/24 | 0 Permalink | Reply
    Tags: P

    ad. Pairatzen den egoera mingarri edo desatsegina adierazi, kexatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [auhenka aritu]
    pleini izan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es quejarse, lamentarse
    fr se plaindre, se fâcher
    en to complain, to gripe, to grumble, to grouse; [intziri egin] to groan, to moan;

    Antzekoak dira gure jendeak, ez dira pleinitzen, ez dute amore ematen, gosetea, pobrezia eta biolentziak pairatuagatik. [Ezer gabe hobe, Itxaro Borda (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • palto

    Maite 8:15 pm on 2011/11/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags: P

    iz.  palto (T-L), paltto.

    Abrigo. “Paletot” T-L. Ea, erauz-azu paltoa lehenik. Lf Murtuts 39. Holako mahain batean jartzea, palttoa khendurik ere. Herr 24-7-1958, 2. Paltoa kendu nuen. Soldado paltoa. JEtchep 109. Palto urdin bat lepoan lumero batzuekin, mantoaren partez. Herr 6-1-1966, 1. (Hiztegi Batua)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es abrigo
    fr manteau, pardessus
    en coat

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • pert(t)oli

    Eneko Bidegain 10:36 am on 2011/11/04 | 4 Permalink | Reply
    Tags: P

    Perttoli pertona buru arinari, ergelari, kaskarinari erraten zaio, Nafarroa Beherean. Eztabaida dago hitza nondik ote datorren: batzuen ustez Martial Henri Berdoly XIX. mendeko politikari errepublikarraz trufatzeko sortutako hitza da; beste batzuen ustez, hitz hori lehenago agertua da, eta Zaldubik eta Hiriart-Urrutik Berdoly izendatzeko hitz horrengana jo zuten, hitz jokoa egin asmoz.

    (BN-baig-lab ap. A; H), pertoli (BN-ciz ap. Gte Erd 287). (Aplicado a personas). “Au fig. et à la forme diminutive, il se dit d’une personne changeante, sans consistance, légère” H. “Persona ligera, correvedile” A. Gte Erd 287 recoge pertoli en BN-ciz para la acepción “tonto”. (En los dos primeros ejs. parece tratarse de nombre o sobrenombre). Haitz baten itzalean / ontsa jan edana, / Perttoli jakintsuna / zagoen etzana: / “Haitzean hezkur eta / khuia nun emana!” Ez zitzaioen ongi / Jainkoaren lana. Zby RIEV 1908, 761. Perttoli jaun abila / hortan lokhartu zen. Ib. 761. [Paulo laborariak] behin alorretik etxeratzean kausitzen du bere emazte perttolia gizon arrotz batekin. Othoizlari 1958, 154. Jende perttoli, pika-buxtan batzuek hedoietan gora altxatzen zituzten gisa hortako balentria ederrak! Etcheb MGaric 229. Uste ukeitea bertzeak gu baino hobeak direla, perttoli; bainan asmatzea gu baino bihurriagoak direla, zoro eta zozo. SoEg Herr 19-10-1967, 1. Zer ttorttola gaixua udako lekuetarat joaiteko xoxo gaixo bat bezala? Zer perttolia! GH 1973, 83. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Entzun:

    Perttoli by enekobidegain

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel