Latest Updates: O RSS

  • ongi etorri!

    Maite 10:45 am on 2011/08/24 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    1. interj. Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea. Ongi etorri eta mila esker guztioi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    Ez dugu sinonimorik topatu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bienvenido, -a
    fr bienvenu, -e
    en welcome

    Adiskideok, egun on eta ongi etorri gure herrira. (Elhuyar Hiztegia)

    Ongi etorri, Pilar!

     
  • okaztagarri

    Maite 6:20 pm on 2011/03/07 | 1 Permalink | Reply
    Tags: O

    izond. (Ipar.) Okagarria, erabat nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [okagarria]
    goragalegarri, okagarri UZE Iren Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a; vomitivo, -a; repugnante
    fr répugnant, -e ; repoussant, -e ; dégoûtant, -e
    en disgusting, sickening

    Bai, badakit, onartu beharra daukat gureak Meg Ryanen pelikula okaztagarri horietako baten antza duela. [Behi eroak, Patxi Iturritegi  (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • ontsa

    Maite 2:09 pm on 2011/02/05 | 2 Permalink | Reply
    Tags: O

    adb. (Ipar.) 1. Ongi, ondo. Ontsa ezagutu dutenek. 2. Asko. Ontsa gorritu denean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:adond. Ipar.
    [ondo]
    ondo, ongi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) bien (2) mucho, bien
    fr bien
    en (1) well (2) a lot, very much

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • orkoi

    Maite 11:55 am on 2011/01/17 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    iz. Oin-itxurako pieza, oinetakoak egiteko erabiltzen dena(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oin-molde, oin-zola  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es horma de zapato
    fr forme de soulier, forme, moule
    en last; shoetree

    Gu hartan ari ginelarik, Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen. Artista batek bere obrari nola, halaxe begiratzen zien Klausek izarrari eta pintaketari. Bihar goizean zapatari horrek bere neurriko orkoia aurkituko dik hemen, bota zuen, eta baita korroskada bat ere. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • orbel

    Maite 9:04 am on 2011/01/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    iz. 1. Zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa. 2. Abereentzako belar ez ihartua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: hosto, hostaila, azpigarri (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es hojarasca
    fr feuilles mortes
    en fallen/dead leaves

    Ez zebilen haizerik, jada ez zen orbel-dantzarik. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    orbel (FlickrCC, txindoki)

 
  • oilo-ipurdi

    Maite 1:49 pm on 2011/01/03 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    Larruazaleko ilea, beldurra, hotza, etab.ek eraginda tente jartzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [oilo-larrua]
    oilo-larru (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carne de gallina
    fr chair de poule
    en goose pimples

    Oilo-ipurdi jarri zitzaidan azala albistea irakurri nuenean: Kanariar Irletan kokatuta dagoen The Group enpresa holandarrak, afrikar ispazterreko arrain oro harrapatzen du bere sareez, xardinaren aitzakian. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    oilo-ipurdi (FlickrCC, Calvin Cropley)

     
  • Olentzero

    Maite 7:55 pm on 2010/12/24 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. “Onentzaro”, “Onontzaro” edo “Orentzaro” izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; “gauza onen garaia” edo “eskean ibiltzeko garaia” (oles egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du. Jesusen jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Hobe bai, inozentzia galdu ez banu aspaldi eta oraindik ere Olentzero zernahitarako gauza dela sinetsiko banu. [Patri maitea, Hasier Etxeberria (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Olentzero (FlickrCC, caravinagre)

     
  • c
    compose new post
    j
    next post/next comment
    k
    previous post/previous comment
    r
    reply
    e
    edit
    o
    show/hide comments
    t
    go to top
    esc
    cancel