Latest Updates: O RSS

  • Omiasaindu

    Maite 8:47 am on 2011/11/01 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    iz. Santu guztien eguna. Domu Santuru egunean hilerrian biltzen gara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [Domu Santu]
    Domu Santu Bizk., Domu Santuru Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es festividad de Todos los Santos, día de Todos los Santos
    fr toussaint
    en All Saint’s Day

    Ezko argi piztuen erdian hegats prekariotik dilindatzen zuen, Omiasaindu bezperan mexikarrek karriketan pasearazten zituzten zapi beltzez estaliriko kaskezurraren aldamenean. [Ezer gabe hobe, Itxaro Borda (Susa, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • onil

    Maite 9:41 am on 2011/09/09 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    iz. Inbutua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [inbutua]
    inbutu Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es embudo
    fr entonnoir
    en funnel

    Gero, pareten jira guztian, ohol batzuen gainean eta baita mahai azpietan ere, koipez itotako mundu oso bat pilatzen zen; baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    onil (irudia: ElPlop.com)

     
  • ohantze

    Maite 12:04 pm on 2011/09/03 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    iz. (Ipar.) 1. Habia. Hegaztien ohantzeak. 2. Ohea, etzalekua. 3. ANAT. Hezur baten sakonunea, beste hezur baten burua sartzen dena. Hanka-hezurreko burua bere ohantzetik jalgitzen denean. 4. GEOL. Ohea. 5. TEKNOL. Horizontalki zabaldutako gauza edo materialek osatzen duten geruza, zeregin baterako erabiltzen dena (adib., urak arazteko). Bakterio-ohantzea. Katalizatzaile-ohantzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [habia]
    habia, ohatze Ipar. g.e.
    [etzauntza, etzalekua]
    etzaleku, etzantegi, etzatoki, etzauntza, ohatze Ipar., etzangia Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) nido (2) cama, lecho (3) cavidad glenoidea, fosa del hueso (4) (Geol.) lecho (5) (Teknol.) lecho
    fr (1) nid (2) lit, couche
    en (1) nest (2) bed

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • ongi etorri!

    Maite 10:45 am on 2011/08/24 | 0 Permalink | Reply
    Tags: O

    1. interj. Etorri berria abegitsu hartzen dela adierazteko esapidea. Ongi etorri eta mila esker guztioi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:

    Ez dugu sinonimorik topatu.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bienvenido, -a
    fr bienvenu, -e
    en welcome

    Adiskideok, egun on eta ongi etorri gure herrira. (Elhuyar Hiztegia)

    Ongi etorri, Pilar!

     
  • okaztagarri

    Maite 6:20 pm on 2011/03/07 | 1 Permalink | Reply
    Tags: O

    izond. (Ipar.) Okagarria, erabat nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [okagarria]
    goragalegarri, okagarri UZE Iren Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a; vomitivo, -a; repugnante
    fr répugnant, -e ; repoussant, -e ; dégoûtant, -e
    en disgusting, sickening

    Bai, badakit, onartu beharra daukat gureak Meg Ryanen pelikula okaztagarri horietako baten antza duela. [Behi eroak, Patxi Iturritegi  (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel