Latest Updates: M RSS

  • maula

    Maite 7:29 am on 2010/03/09 | 0 Permalink | Reply
    Tags: M

    iz. ZUZ. Legearen edo ordenamendu juridikotik eratortzen diren eskubideei zaputz egitea; iruzurra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iruzur, tranpa, marro, trankart, iruzurkeria, atzipe, atzipamendu, amarru, engainu, marrokeria (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estafa
    fr escroquerie, tromperie, piège
    en deceit, deception; swindle; trick

    Protagonistak hiriaren neurrikoak: bankariak, gaizkileak, ahoberoak; ustezko kosmopolitak, aberatsak eta eskaleak, eta aberatsak izan nahi duten langileak; cowboy izandakoak eta maula-egileak. [Hiri handia xaloa zenekoa, JON BENITO, 2006-02-21. Berria, kultura saila] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • mitxoleta

    Maite 1:33 pm on 2010/03/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags: M

    iz. BOT. Papaberazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, 50 cm-raino hazten dena. Hostoak ebakiak dira eta loreek kolore gorri biziko petalo handiak dituzte. Fruitua kapsula-motakoa da. Arrunta da, bereziki eskualde mediterranearreko bide-ertz eta labore-sorotan (Papaver rhoeas). Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa

     
  • malet

    Maite 8:51 am on 2010/02/17 | 0 Permalink | Reply
    Tags: M

    izond. (Ipar.) Ahula, indargabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Ipar.
    [ahula]
    ahul, aloxo, argal, maiskar, makal, maskal, mehe, erkin Ipar., herbal Ipar., mendre Ipar., kaden Bizk., meko Bizk., mengel Bizk., gelge Gip., debil Heg. beh., gelbera g.e., magalo g.e., entoil Ipar. g.e., enul Ipar. g.e., erpil Ipar. g.e., flako Ipar. g.e., flux Ipar. g.e., makar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es débil, flojo, -a, blando, -a
    fr faible, mou, molle
    en feeble, weak

    Ezin-egon batek hartuak gitu guziak. Jar-tokiz aldatzen gira, etzaten, jaikitzen, etzaten berriz, burua pisu, zangoak malet, gogoa totolotua. [Beribilez, Jean Etxepare Bidegorri, 1931] (Klasikoen gordailua)

     
  • mari-

    Maite 10:15 am on 2010/02/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags: M

    Zenbait izenondoren edo izenen aurrean ezarririk, emakumezkoak erdeinuz izendatzen dituzten hitz-elkarteak osatzeko erabiltzen den hitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    “MARI”- OSAGAIA

    Orrialde hauetan zehar bilatzen ari gara non agertzen den generoa euskaran eta nola adierazten den. Erreparatu diezaiogun “mari”- osagaiari. Hainbat hitz elkartu osatzeko erabiltzen da eta ez dauka baliokide masukinorik. Euskal hiztegia-k hainbat adibide eskaintzen ditu bere azalpenean:

    Mari. Zenbait izenondoren, edo mutil, maisu… -ren aurrean ezarririk, emakumezkoei erdeinuz izendatzeko elkarketak osatzeko erabiltzen den hitza. Mari-purtzil (prostituta). emakume purtzila; emagaldua. Mari-zirtzil (prostituta). Emakume zirtzila, lohia; emagaldua. Mari-zirtzilen besoetan ezti-ezti. Mari-apain (presumida). Bere burua edertzat eta dotoretzat duen emakumea. Mari-matraka (escandalosa, bulliciosa). Emakume kalapitaria. Mari-gizon (marimacho). Gizon itxura duen emakumea. Neska mardula zen, betizua, mari-gizon samarra, bibote batzuk ere baitzituen. Mari-maistra (marisabidilla). Agintzeko joera duen emakumea. Mari-maistra ederra eginda hago hi! Mari-maisu (marisabidilla) . Bere burua jakintzutsat hartzen duen emakumea. Mari-motrailu (marimacho). Mari-mutila; neska-lodikotea. Mari-mutiko (marimacho). (Batez ere iparraldeko hitza). Mari-mutila (marimacho). Mari-mutil. Mutilen itxura eta keinuak dituen emakumezkoa. Eta zu, berritsu mari-mutila. Neskato mari-mutila. Beti mutilekin dabilen neska mari-mutil bihurtu ohi da.  ["Mari"- osagaia, Euskararen erabilera ez sexista (Emakunde, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • malo

    Maite 8:00 am on 2010/02/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags: M

    1. adb. Gizen, guri; mardul. Artoak malo-malo daude. 2. iz. (batez ere G) Maluta. 3. iz. (B) Txorimaloa. 4. izond. Biguna, otzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mardul, gizen, guri (2) maluta, elur-maluta (3) txorimalo, txorijagole, arranpalo, mamu (4) bigun, otzan  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es gordo, -a, rollizo, -a, grueso, -a; copo [de nieve]; espantapájaros, espantajo; suave, blando, -a; dócil

    Halako batean malo handiak hasi ziren erortzen aldapa harritsuaren gainean, eta gautu balu bezala ilundu zen zerua, nahiz eta oraindik arratsaldeko hirurak izan. [Artistakume baten erretratoa (moldatua), Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    malo (FlickrCC, Charlotte Spencer)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel