Latest Updates: K RSS

  • kokots

    Maite 8:59 am on 2011/10/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    iz. 1. Behe-ezpainaren azpian dagoen aurpegi-zatia, behe-barailaren irtenguneak eta honen gaineko zati bigunek eratzen dutena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • kokoriko

    Maite 8:22 am on 2011/09/27 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    1. adb. Zangoak tolestuta, nor bere orkatilen gainean eseririk. 2. iz. Oilarraren oihua, kukurrukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    kokoriko adond.
    [nor bere orkatilen gainean eseri]
    kukubilko, pikotxean Gip., kukulumuxu Bizk., kokot Ipar. g.e.
    kokoriko iz.
    [oilarraren oihua]
    kukurruku

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) en cuclillas (2) quiquiriquí, canto del gallo
    fr (1) accroupi (2) cocorico, chant du coq
    en crouching, squatting

    Minik eman dizut? – eta ondoan kokoriko jarri nintzaion. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kokoriko (FlickrCC, geishaboy500)

     
  • kako-mako

    Maite 12:38 pm on 2011/09/21 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    iz. Itzulinguru amarrutsuak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [amarrukeria] amarru, azerikeria, azpijan, azpijoko, azpikeria, azpilan, gaiztakeria, gaiztotasun, maltzurkeria, okertasun, sator-lan, satorkeria, txakurkeria, txarkeria, txartasun, tzarkeria, zuhurkeria, arte Ipar., malezia Ipar., malmuzkeria Bizk., astuzia Heg. beh., bihurri g.e., lukikeria g.e., maina g.e., txatarkeria g.e., tzartasun g.e., azkarkeria Heg. g.e., asmazio Bizk. g.e., asmo Bizk. g.e., dongekeria Bizk. g.e., dongetasun Bizk. g.e., aidurkeria zah., atzemankeria Ipar. zah., finezia Ipar.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [zirrimarra] zirriborro, zirrimarra (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) argucia, treta, truco, astucia, maquinación (2) gancho doble, como los de las carnicerías
    fr argutie, astuce, ruse
    en ruse

    Gezur zuriz eta kako-mako bihurriz bereganatu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • kakolakeria

    Maite 7:26 am on 2011/09/19 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    iz. (Ipar.) Egite edo esate bihurria, moldakaitza edo bururik ez hankarik ez duena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. zentzugabekeria, burugabekeria, astakeria, ergelkeria, kirtenkeria, desarrazoi (Elhuyar Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es despropósito, extravagancia, rareza
    fr maladresse
    en nonsense, absurdity

    Astelehenak gogor samarrak direla! Nork atera du kakolakeria hori?

     
  • kanpolarrosa

    Maite 8:00 am on 2011/09/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    izond. Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [kanpoederra, kanpokoekin atsegin agertzeko joera duena]
    kanpoeder (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obsequioso con los de fuera de casa

    (…) Nora pertsona lotsatia zen, familiatik kanpo behintzat, kanpolarrosa, etxe barruan edo bere guraso eta anai-arrebekin oso dominantea zen ordea, oso ipurterrea eta jenio txarrekoa, baina Nora ez zen pertsona gaiztoa (…) [Ohe bat ozeanoaren erdian, Mikel Hernandez Abaitua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • kalonje

    Maite 9:25 pm on 2011/09/08 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    iz. ERL. 1. Katedral edo kolegio-eliza baten zerbitzuan bizi den kleriko diozesiarra (kalonje sekularra). 2. Erdi Aroan, bereziki San Agustinen erregelari jarraituz, sortu ziren elkarteetako batean bizi zen erlijiosoa (kalonje erregularra). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [elizgizon karguduna]
    kanonigo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es canónigo
    fr chanoine
    en canon

    Etxegorri bikario ohiak, ez hain aspaldi kalonje izendatuak egin zuen predikua, herriko haur koruak, artzain-artistak moldatu kanta deiadarkatzen zuela. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • kamuts

    Maite 7:34 am on 2011/09/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags: K

    izond. 1. Zorroztasunik ez duena. Gezi kamutsak. 2. Adimen-zorroztasunik ez duena. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [zorroztasunik ez duena]
    makets, lanputs Ipar., akets g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) romo, -a, despuntado, -a; desafilado, -a, embotado, -a, que no corta (2) necio, -a, tonto, -a, torpe, corto de entendederas (3) (Mat.) [angeluei buruz] obtuso, -a; [triangeluei buruz] obtusángulo
    fr (1) émoussé, -ée (2) sot, sotte, niais, -e ; bête (3) (Mat.) obtus, -e
    en (1) blunt (2) dull, stupid (3) (Mat.) obtuse

    Agureak ezpain meharrak irekirik zituen, hortz gutxi eta kamuts batzuk erakutsiz, hiru eguneko bizarra zeukan; ez zuen asmatzen pilula ahora eramaten. [Erretzaileen eremua, Jon Alonso (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Anestesiaren hondar guztiak lehenbailehen bota nahi zituen gorputzetik, iruditzen baitzitzaion gogoa eta adimena, biak, kamuts zituela. [Mutuaren hitzak, Hasier Etxeberria  (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel