Ad. Kako itxura hartu edo eman. Kakoa zerbait zintzilikatzeko, zerbaiti eusteko edo heltzeko erabiltzen den pieza okertu eta askotan punta zorrotzekoa da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, moldatua).
Latest Updates: K RSS
-
kakotu
Maite
-
kankailu
Maite
izond. Pertsonez mintzatuz, handikotea eta itxura baldarrekoa, eta askotan adimen laburrekoa, dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[handikotea eta itxura baldarrekoa] kankail Ipar., kaskail Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es grandullón, -ona; desmañado, -a, torpe; gandul, -a, holgazán, -ana
fr grande perche
en big for his/her age; awkwardHorra bortz minutu lehenago Charlyri ireki zion bera, kankailu bat, 1,90 m eta 100 kg bai aise, bere ama bera hil izanikoaren itxurak zituena. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
-
kaskamotz
Maite
izond. (lgart.) Buruko ilea motza duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) ilemotz, burumotz (2) kaskamurritz, inozo, lelo (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) pelado, -a, rapado, -a, de pelo corto (2) cabeza rapada, skinhead
fr pelé, -ée ; tondu, -e ; rasé, -ée
en with very short hair, croppedEta laster makina lokian ezarri eta ilea moztu dit – azken ilea ere, guztiz kaskamotz utziz. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
-
kalamatrika
Maite
iz. Hizkera nahasi ulertezina edo itzulinguruz betea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) mordoilo, erdara-merdara, kalamatika (2) trikimailu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es clamor en la conversación, griterío; galimatías; rodeos, recovecos
fr dispute, tumulte, tapage
en uproar, racket; quarrel, argumentHaren kalamatrika: ea zer nenbilen, ea zer ari nintzen egiten neure bizitzarekin, horrela eta horrela albisteak jaso zituela eta, hobe izango nuela soinua atzera saltzea, bestela, hala segitzen banuen, infernua seguru neukala… eta guztia han edo hemen agarradoa jo izango nuelako. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
-
kosko
Maite
iz. 1. Buru-hezurra, kaskoa. 2. Kozkorra. Ogi-, harri-koskoa. 3. Oskola. 4. MIKOL. Agarikaleen ordenako onddoetan, errezel orokorraren behe-zatia, perretxikoa heltzean, hankaren oinaldean zorro-moduko bat eratzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

