Latest Updates: J RSS

  • jakiro

    Maite 9:48 am on 2010/01/29 | 0 Permalink | Reply
    Tags: J

    iz. Gauzek dastamenean eragiten duten sentsazioa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: zapore, gustu  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “(V-m), gusto, sabor de una vianda” A. “Jakiroko (V-m), sabroso” A. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    es sabor
    fr saveur, goût
    en savour (Br); savor (Am); taste; flavour (Br); flavor (Am)

    Jakiro gozoa eta atsegina zuen.

     
  • jauskari

    Maite 12:11 pm on 2010/01/24 | 0 Permalink | Reply
    Tags: J

    iz. 1. Jausgailuz jaisten den pertsona; horretarako ikasketak egin dituena. 2. MIL. Aireontzi batetik jausgailuz bota eta gero lurrean borrokatzeko prestatuta dagoen militarra.

     
  • jare

    Maite 10:48 am on 2009/12/19 | 0 Permalink | Reply
    Tags: J

    izond. Askea, lokabea. Jare egin ninduen Jainkoak eta jare iraun nahi dut. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: aske, lokabe, solte (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es libre
    fr libre
    en free

    Bai, esadak, eta hoa jare. [Hamlet, William Shakespeare / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • julufrai

    Maite 8:34 am on 2009/08/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags: J

    iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. • krabelin kultibatu. 1 m-rainokoa eta bizikorra da eta apaingarritarako landatzen da (D. caryophyllus). || krabelin txinatar. Aurrekoaren antzekoa da, baina hosto zabalagoak eta lore txikiagoak ditu (D. sinensis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  krabelin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arrosa hixtuenak naute inguratzen,
    Julufrai argailenak nik ditut maitatzen,
    Horrela bizitzea ez naiz ahalkatzen,
    Munduthiarrek naute goraki laudatzen.

     [Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea, Haramboure Ziburukoa (Anton Abbadiaren Koplarien Guduak) ] (Susa literatura)

    Julufrai (FrickrCC)

    julufrai (FlickrCC)

     

     
  • juanikote

    Maite 12:52 am on 2009/07/30 | 0 Permalink | Reply
    Tags: J

    Hallux valgus, edo ohiko hizkeran juanikotea edo tipula, oineko lehen hatzaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartso-falangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana. (Wikipedia)

    Sinonimoak:  Hallux valgus, tipula (Wikipedia)

    Hiztegiek juanikote ematen dute gaztelaniazko juanete hitzaren ordainetan. Zein den zeinen egokipen, ez dakit. Baina egokipena euskarazkoa balitz ere (eta, seguru asko, hala izango da), sen handiz atondua dela esan behar. Nolanahi ere: koska segurua da Juan izena dagoela antz handiko bi hitzon atzean. Juan, edo, herri tradizioan, pertsona xumea, sanoa, jatorra. Hiztegiek diotenez, hona juanikote/juanete hitzaren atzean dagoen esanahia: bideko nekeak kaleko edo baserriko jende xume langileari -Juani, alegia- eragiten baitizkio, batez ere, hanketako kailu eta gogorguneak, hortik omen dator pinporta mingarriari juanikote deitzearena. [Ai, nire juaneteak!, Anjel Lertxundi (Hitz Beste)] (Berria. info)

    juanikote

    juanikote (Wikipedia)

     

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel