Latest Updates: I RSS

  • izotz-kandela

    Maite 7:23 am on 2012/02/02 | 0 Permalink | Reply
    Tags: I

    iz. zati zintzilikatu eta konikoa, burruntzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [izotz-burruntzia]
    izotz-burruntzi, kandela, ziztor, kandeloi g.e., kandalu Zub. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es carámbano, canelón
    fr glaçon
    en icicle

    Umeak, berriz, aho zabalik: beraiek sekula ikusi gabeko izotz kandela luzeak, Eibarko teilatu-ertzetan zintzilik ageri zirenak, mundu misteriotsu baten sarrera gisa lerrokatzen ziren euren begien aurrean. [Carlos izena zuen gizona, Pedro Alberdi (Alberdania, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    izotz-kandela (FlcikrCC, peru, lili eta marije)



    Liliren izotz-kandela (FlickrCC, by peru, lili eta marije)

    Peruren izotz-kandela (FlcikrCC, peru, lili eta marije)

     
  • igaraba

    Maite 7:47 am on 2012/01/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: I

    iz. ZOOL. Mustelidoen familiako ugaztun karniboroa, uretako bizimodura moldatua dagoena. Ilajea arre iluna da bizkarraldean eta zurixka sabelean, isatsa luzea eta sendoa eta oinak palmatuak. Handi samarra eta gautarra da (Lutra lutra). • itsas igaraba. Aurrekoa baino handiagoa. Ozeano Barean bizi da (Enhydra lutris).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [udagara]
    ugabere, urtxakur, udagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Etim.
    < ugabere < *u-abere < ur + abere

    igaraba (Irudia: Txadonak2, baimenarekin ekarria)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nutria
    fr loutre
    en otter

    Jendearekin txantxetan aritzea ere gustatzen zitzaion agure hari; esan ohi zuen igarabei ezer ez zaiela gustatzen albiste onak dakartzan egunkari bat adina, eta errekaren ertzean paper bat utziz gero, animalia horiek irakurtzera ateratzen direla zioen; istorio harrigarriak kontatzen zituen izokinen eta beste arrainen adimenaz. [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • irrintzi

    Maite 11:02 am on 2012/01/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags: I

    iz. 1. Zaldiaren oihua. Irrintzi zolia. 2. Euskal oihu berezia, zolia eta luzea, batez ere deitzeko edo alaitasun-adierazpen bezala egiten dena. 3. Gurdiaren edo orgaren zarata. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (Labayru Ikastegia)

    [relincho; grito de diversos mamíferos.] irrintza
    [grito estridente y prolongado] lekaio, zinka
    [grito, clamor] ijui, oihu [chirrido] karranka, kirrinka, kirrinkada, kurrinka, kurriska, kurriskada, kurrunka

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) relincho (2) grito mantenido lanzado en fiestas y bailes populares vascos (3) chirrido, rechinamiento
    fr (1) hennissement (2) cri soutenu fait dans les fêtes et danses basques (3) grincement
    en (1) neigh; whinny (2) long, loud joyous yell similar to a yodel given by Basque people to call someone or to show happiness; it is often heard at Basque festivals

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • inusturi

    Maite 9:09 am on 2012/01/05 | 2 Permalink | Reply
    Tags: I

    iz. Tximistaren hotsa, trumoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [trumoia]
    ihurtzuri, ostots, trumoi, ortzantz Ipar., trumonada Bizk., ortots Naf., durunda Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) trueno (2) relámpago
    fr (1) foudre, tonnerre (2) éclair
    en (1) thunderclap, clap of thunder (2) flash of lightning

    Yoan ordukoxe, itxumustuan, iñusturiak burrunba erausitzen du. Zait Sof 146. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • inuzente

    Maite 11:08 am on 2011/12/28 | 0 Permalink | Reply
    Tags: I

    inuzente (FlickrCC, trackrecord)

    1. iz. Adimenez atzeratua, eta bereziki adimen-atzeratasuna aurpegian nabari zaiona. 2. izond. Inozoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. beh.
    [inozoa]
    inozo (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (herrik. izond.) inocente, ingenuo, -a (2) (herrik. iz.)  deficiente, incapacitado, -a; retrasado, -a; limitado, -a; de corto entendimiento
    fr (herrik. izond.) innocent, -e ; ingénu, -e ; naïf, -ïve
    en (izond.) innocent, naive, naïve, gullible

    Amaitzen ez den koadroa da. Arratsaldero hasten da pintatzen eta gau aldera dena du berriro ezabatzen, dena du jasotzen eta joan egiten da, Alde Zaharrera, lagunekin baxoerdiak edatera. Umekeria dela diote hiriko jakintsuek. Nahiz bera tren batean jaio, heldutasunaren bagoia ez da iritsi haren geltokira. Inuzente Eguna zen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007) Orr.: 43] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel