izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.
Sinonimoak: irmo, sendo, finko, tinko, gogor.
Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.
Sinonimoak: irmo, sendo, finko, tinko, gogor.
Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
iz. (Ipar.) 1. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian. 2. Burgoikeria, harrokeria. Hain zen berez furfuria gutxikoa eta xehea.
Sinonimoak: (1) amorru, amorrazio, errabia, haserre, sumin, haserrealdi (2) oldar, indarkeria, bortizkeria (3) seta, tema (4) harrokeria, burgoikeria
Horrek areagotu egin zuen Hamidaren furfuria eta, masaileko bat eman zion bere ahal guztiekin. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]
(batez ere Ipar.) 1. iz. Leunki, emeki egindako ukitua. Hitzak antzu, motz gelditzen direnean sortzen da eskuaren mintzaira, eskuaren fereka. 2. adb. Ferekatuz. Zango odoltsu horiei fereka eta musuka.
Sinonimoak: laztan, txera, lausengu, losin, losintxa, balaku, eregu, zirri…
Eskuin eskuko hatz lodia eta zuzena erabiliz kokotsean fereka eginik, lepotik paparrerainoko tartea inguratu nion. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza]