iz. Metalezko arku-moduko txikia, zamariei eta abelgorriei apoen babesgarri ezartzen zaiena. Zaldi-ferrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
ferra from Maite Goñi on Vimeo.
iz. Metalezko arku-moduko txikia, zamariei eta abelgorriei apoen babesgarri ezartzen zaiena. Zaldi-ferrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
ferra from Maite Goñi on Vimeo.
iz. eta izond. (Ipar.) Gehiegizko dotoreziaz harrotasuna azaltzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: harro, harrosko, harroputz, handinahi, hantuste, buruiritzi, farfail (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez nuen eroskeria, koipekeria edo luparkeriatan ibiltzeko aukerarik handikiren baten edo haren faboritoaren ederrik lortzearren. Ez nuen babesik behar iruzurkeria edo zapalkuntzaren aurka; han ez zegoen ez medikurik gorputza hondatzeko, ezta legegizonik aberastasunak xahutzeko; ezta salataririk nire hitz eta ekintzak zelatatzeko edo diruagatik nire kontrako akusazioak faltsuztatzeko; han ez zegoen murrikari, maiseatzaile, gaitzesale, litxarrero, bidelapur, etxelapur, letratu, lupeme, bufoi, jokozale, politikari, orojakile, ipurterre, gogaikarri, aurkagile, bortxatzaile, hiltzaile, atrakatzaile edo sasi-jakintsurik; ez zegoen alderdi edo taldeetako buruzagi eta jarraitzailerik; ezta biziora eragiten zuenik sedukzioz edo eredu txarrez; ez zegoen ziegarik, aizkorarik, urka-bilurrik, zigor-haberik edo urkaberik; ez zegoen dendari edo mekanikari zizakaririk; ezta harrokeria, handikeria edo arrandikeriarik; ezta finolari, matoi, mozkor, emagaldu ibiltari edo sifilisik; ezta emazte zaratatsu, lizun eta garestirik; ezta sasi-maisu inozo eta harroputzik; ezta lagun astun, menperatzaile, liskarti, zaratatsu, ahozabal, hutsal, harro eta biraolaririk; ezta beren bizioen merituz lohitik irtendako lotsagaberik, edo bere bertuteengatik bertan jausitako aitonen semerik; ezta jaun agurgarri, musikari, epaile edo dantza-maisurik ere. [Gulliver-en bidaiak, Jonathan Swift / Iñaki Mendiguren (Ibaizabal, 1990)] (armiarma.com)
du ad. Oinarritu.
Sinonimoak: (1) funtsa izan, oinarritu, errotu, bermatu, tinkotu, gotortu (2) ezarri, jarri, ipini.
Lege hau, beraz, oinarri transzendental hutsetan funtsatu behar da, eta ez enpirikoetan. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri]
izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.
Sinonimoak: irmo, sendo, finko, tinko, gogor.
Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
iz. (Ipar.) 1. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian. 2. Burgoikeria, harrokeria. Hain zen berez furfuria gutxikoa eta xehea.
Sinonimoak: (1) amorru, amorrazio, errabia, haserre, sumin, haserrealdi (2) oldar, indarkeria, bortizkeria (3) seta, tema (4) harrokeria, burgoikeria
Horrek areagotu egin zuen Hamidaren furfuria eta, masaileko bat eman zion bere ahal guztiekin. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]