Latest Updates: D RSS

  • diharu

    Maite 10:27 am on 2010/04/02 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. (Z) Dirua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Zub.
    [dirua] diru, moneta, sos
    [txanpona]
    diru, txanpon (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dinero
    fr argent
    en money

    Noiz nahi agitzen ahal da, oraiko diharü joküekin bereziki. Min eginen deigü guri ere. Nola presta, batetik horri ihardokitzera, bestetik hortaz baliatzera? Abertzale lana egün oroz eginez gure leküan, eraikuntza nazionala zolatik hasten beita, ez hegatzetik. ­ [Kosovo, Jean-Louis Davant  (Berria, 2008-03-06)]

    diharu (FlickrCC, Jeff Belmonte)

     
  • dendu

    Maite 8:08 pm on 2010/02/27 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. Oreka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oreka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es equilibrio, estabilidad
    fr balance
    en équilibre

    Gazte-baldarkeriaz jokatu zuen bere aroarekiko eta, berak gaizki aholku emanik, sarritan behaztopak eta irakurlegoarekiko desarauak egin zituen, bere burua arriskatuz eta oldarka, ahoz eta idatziz, dendu on eta zuhurtziaren aurka. [Herioa Venezian, Thommas Mann /Xabier Mendiguren Bereziartu (Ibaizabal)]

     
  • danborrari

    Maite 9:45 am on 2010/01/20 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. Danbor-jotzailea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: atabalari, danbor-jole (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es tambor, tamborilero,-a, tamborrero,-a
    fr joueur, -euse de tambour
    en drummer

    Euria gorabehera, eguraldiari jai giroa eta danbor hotsa nagusitu zitzaizkien Donostiako kale eta auzoetan, gauerdian Union Artesana elkarteko danborrariek zuzendutako ekitaldian bandera jaitsi zen arte. [Danborrari festa, Irune Lasa (Berria, 2009-01-21)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    danborrariak (FlickrCC, Luistxo eta Marije)

     
  • debadio

    Maite 11:18 am on 2009/12/25 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. (Ipar.) Eztabaida, liskarra.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) eztabadida, eleta, polemika (2) eztabaida, liskar (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es disputa, discusión, debate; lucha
    fr combat, altercation, bagarre
    en quarrel, row; argument, dispute

    Autoan sartzean, beti bezala pentsamendua haiatua sentitzen zuen gazteak, batez ere irrati-zintan zebilen Mikel Laboaren K7a entzuten hasten zenean. Itsasaldeko kantariaren ahotsak Herriaren xoko minartuak eztiz gozatzen zituela eta, bideak, delako oinarrizko pentsatzeko ahala bizirik zatxikala zirudion. Halatan, hiriko plazara heltzearekin, burrasoak ez zirela Uritzek hautatu intsumisioaren xedearekin oso ados oroitu zen. Esplikatzeko hitzak ugari izan ziren eta ez beti alegerazkoak. Debadio luzearen ondotik, ikusirik semea tematzen zitzaiola, amak erran zion:

    – Egin ezazu sinesten duzunaren arabera!

    [Amorezko pena baño , Itxaro Borda (Susa, 1996)]
    http://www.susa-literatura.com

     
  • dixidu

    Maite 5:49 am on 2009/11/27 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. (Ipar.) g.e. Mehatxua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [mehatxua] mehatxu, zemai, amenazo Heg. beh., keina g.e., larderia Sort. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ibarrunen den ORMA lantegiak dixidu askoren ondotik izan da zerratzeko ordena beltza. [SENPERE, HERRIA, "HERRIETAKO KRONIKAK: LAPURDI" (2003-12-18, 4. orr.) (Herria, 2001-2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • deserri

    Maite 11:18 am on 2009/10/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. Erbestea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  atzerri, erbeste, desterru (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gaur ere, Parisko deserri honetan, Sena ertzean paseatzen naizelarik – ibaiko urak kontsolagarri dira exiliatuentzat, ibaiko ur horiek, zapaltzen dudan lurra ez bezala, ezin baitira izan euren mugikortasun lasaigarrian sekula deserri – ezagunen batek diosal egin eta burua ezkerrerantz jiratzen dudanetan, hozkirri sarkor bat sentitzen dut eskuin belarriaren paretik pasatzen, aizto bat bezala. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • despit

    Maite 4:30 am on 2009/08/06 | 0 Permalink | Reply
    Tags: D

    iz. (Ipar.) (zah.) Hisia. Amore gogorraren despita.• -EN DESPIT. Gorabehera. Deabruaren despit, zure arima gaixoa salbatuko da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) haserre, hisi, sumindura (2) hala ere, nahiz eta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Edo, despit hutsez jaurtiki ote zituen hitz haiek, gogaiturik zegoelako kontu hartaz eta berdin zitzaiolako jada guztia? [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel