Latest Updates: B RSS

  • bisurte

    Maite 8:48 am on 2012/03/01 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Urtearen ohizko egun-kopurua baino bat gehiago (otsailaren 29a) duen urtea, lau urtez behin izaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [bisesta]
    bisest Ipar., bisisturte Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es bisiesto, año bisiesto
    fr bissextile
    en leap year

    Bisurteetan bikoitz asko yaioten dira (V-m). A EY III 295. (Orotariko Euskal Hiztegia)

     
  • binper

    Maite 8:17 am on 2012/01/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Oihal, ehun edo beste hainbat gauzatan, atzeko aldea. Atorra binperrez jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [ifrentzua]
    azpialde, ifrentzu, iruntzi, aldazpi g.e., alderantzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es revés, reverso [de una tela, de la ropa]
    fr envers, opposé à l’endroit
    en back, reverse; the back/other/reverse side

    Dimitrik eskuaren binperraz xukatu du kopeta bustia. [Zubigilea, Lutxo Egia (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • bigantxa

    Maite 12:27 pm on 2012/01/15 | 3 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Txekor emea, 3-12 hilabetekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • belaontzi

    Maite 8:55 am on 2012/01/04 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Belaz hornitutako itsasontzia, haizearen indarrez mugitzen dena.
    Antzinatik erabili dira neurri eta aparailu orotariko belaontziak. Ohizkoenak masta bat, bi eta hirukoak dira, nahiz eta lau eta bostekoak ere badiren; EEBBetako itsas merkataritzak sei eta zazpi mastakoak ere (T.W. Lawson) izan zituen. Itsaso Gorriko eta Persiar golkoko ontzi arabiarrek bela latindarrarekin jarraitzen dute eta arrantzale indonesiarrek bela aurikoak erabiltzen dituzte. Aisialdirako gaur egungo belaontziek, batez ere lehiaketarakoek, lehengoetakoekin konparatuz gero, berrikuntza tekniko handiak dituzte: ordenadore bidezko kalkulua, oso aleazio erresistenteak, etab. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [haize-ontzia]
    haize-ontzi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es velero
    fr voilier
    en sailing ship

    Irribarrea ezpainetan zuela geratu zen, kaian dilindan zeuden belaontzien mastei begira. [La lutte finale, Joxean Agirre (Elkar, 2008) Orr.: 81] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    belaontzi (FlickrCC, hinayana)

     
  • babazuza

    Maite 2:36 pm on 2011/12/18 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. (Ipar.) Kazkabarra, txingorra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • bolaluma

    Maite 11:27 am on 2011/12/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Idazteko tresna, tinta arruntaren ordez tinta koipetsua darabilena eta puntan metalezko bolatxo bat duena. Tinta puntako bolatxoa paperarekin igurztean soilik irteten da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • beilari

    Maite 11:39 am on 2011/12/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. 1. Beilatzen duena. Beilari nintzen hil zen gauean. 2. (Ipar.) Erromesa. • BEILARI EGON. Beilatzen egon.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [beilatzen duena]
    zaindari
    [erromesa]
    pelegrin Ipar., erromes Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) velador, -a, vigilante (2) peregrino, -a; romero, -a
    fr (1) veilleur (2) pèlerin
    en (1) vigil keeper (2) pilgrim

    Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel