Latest Updates: B RSS

  • belaki

    Maite 4:15 pm on 2010/02/21 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    1. ZOOL. Ehun eta organotan antolatu gabeko gorputza duen animalia ornogabe eta sesila. Gorputza poro, kanal eta barrunbez osatuta dagoen sistema konplexu batez zeharkaturik dago eta bertan ura mugiarazten duten zelula flagelatuak daude. Urak daramatzan partikulak iragaziz elikatzen dira. Gehienak itsastarrak dira eta Porifera filuma osatzen dute. 2. Delako animaliaren gorputza, garbiketan erabiltzen dena; material sintetikoz egindako kideko objektua.

     
  • betegintzarre

    Maite 10:17 am on 2010/02/04 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Betegina  (izond. Hutsik, akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena) denaren nolakotasuna eta egoera.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: perfekzio, hobezintasun, osotasun, perfektasun  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es perfección, plenitud
    fr perfection, plénitude
    en perfection, fullness

    Dohatsutasuna, hortaz, betegintzarre osoa, dagoen guztia ulertzeaz batera maitatzea da, xede eder bezain bakan eta zaila; baina merezi omen du. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • butxatu

    Maite 7:53 am on 2010/01/25 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    da/du ad. Bide edo hodi batean oztopo bat gertatu edo jarri, handik igarotzea eragotzi edo zailtzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) idoiztatu, lohitu, lohiztatu, zikindu (2) ataskatu, intsugitu (3) itsutu, poxelatu, zarratu (4) eragotzi, oztopatu, traba egin, trabatu (5) hertsi, itxi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es obstruir, cerrar el paso
    fr boucher, obstruer
    en to block, to obstruct

    Isiltasuna trinkotzen ari zela iruditu zitzaiguan, kito txoriak, kito haizea, kito lurraren intziri sorra, denbora butxatu eta fusilamendurako lekua egiten zuelako sentipena. [Lorategi beldurgarriak, Michel Quint / Josu Zabaleta (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • bakantza

    Maite 8:01 am on 2009/12/22 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Ipar. (askotan pl.) Lanean edo ikasketetan egiten den aldi baterako geraldia, oporra. Bakantzak hartu eta Suitzara joateko asmoa dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [oporrak] opor pl., oporketa, oporraldi, bakazio Heg. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    es vacación
    fr les vacances
    en vacation, holiday

    GABONETAN ALEGRANTZA

    Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

    ABG-1^

    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza,
    Urte Berriz esperantza.
    Ikuskizun ederra da
    aza artean buzkantza.

    Aza artean buzkantza,
    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza,
    Urte Berriz esperantza.

    Aingeruen alabantza,
    koba santuan maitantza,
    zeru-lurren aliantza.
    Usadio polita da
    belen jartzeko usantza.

    Belen jartzeko usantza,
    aingeruen alabantza,
    koba santuan maitantza,
    zeru-lurren aliantza.

    Zeru-lurren aliantza,
    koba santuan maitantza,
    aingeruen alabantza,
    belen jartzeko usantza,
    aza artean buzkantza.

    Aza artean buzkantza,
    Gabonetan alegrantza,
    soldata eta bakantza.
    Urte Berriz esperantza.

    [Gabonetan alegrantza 1, Bitoriano Gandiaga
    (Paulo Agirrebaltzategiren edizio kritikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua
    ]

     
  • burko

    Maite 10:20 am on 2009/12/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags: B

    iz. Ohearen burualdean, ohe-zuraren kontra, burua gainean jartzeko ipintzen den zaku-moduko biguna eta betea. Burkotzat harri gogor bat zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [bururdia] buruki, bururdi, oheburuko, burukita Ipar., belarrondoko g.e., buruko g.e., aburdiko Bizk. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es almohada
    fr traversin
    en pillow
    (Elhuyar hiztegia)

    Ateak sartzeko ala irteteko dira?, esadazu
    maite duguna zergatik sutsitzen musuz musu
    bihotz bakoitzak bi galdera ikur ezkutatzen ditu
    bi bihotzek lau, eta hiruk…

    Bakardadeak gauez ohean bortxatzen gaitu
    burkoak amesgaitz eta dudaz ereiten ditu
    maitasuna eta desioa elkarrekin oheratuz
    elkar jaten duten arrain bi direla ahaztuz

    Galtzeko beldurrez eusten diogu elkarri
    ozeano erdian hiltzen gara egarriz
    gu, elkar jaten duten arrain bi

    Ateak, Anari



     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel