Latest Updates: A RSS

  • aita

    Maite 7:52 am on 2012/03/19 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    iz. 1. Ume bat edo gehiago sortarazitako gizon edo animalia arra, bereziki haiekiko. 2. Kristau-erlijioan, Hirutasun txit santuko lehen pertsona. Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. 3. Hainbat apaiz eta erlijiosori ematen zaion trataera. Aita Esteban Materre-ren liburua. 4. (hed.) Zerbaiten sortzailea. Haydn, sinfoniaren aita. • aita besoetako. Bataioko aitabitxia. || aita ponteko. Bataioko aitabitxia. || aita usteko. Aitordea, aitatzakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [sortzailea] egile, sortzaile, kreatzaile Ipar.
    [aba]
    anaia, frai Heg., aba neol.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) padre (2) hainbat apaiz eta erlijiosori ematen zaien trataera padre (3) obra baten sortzailea, egilea padre, creador, inventor (4) Erl. Hirutasun Santuko lehen pertsona Padre
    fr (1) père (2) trataera prêtre, abbé, père (3) hed. père
    en (1) father (2) trataera Father (also father)

    Aitak, normalean, bulegotik jada etxean, lasterka egiten zuen eguzki putzuen artetik ni besoetan hartzera. [T (tragediaren poza), Juanjo Olasagarre (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    aita (FlickrCC, DaDooDa)

     
  • abrozidu

    Maite 8:08 am on 2012/03/13 | 1 Permalink | Reply
    Tags: A

    da, dau/deutso ad. Aspertu.

    Sinonimoak: ad.
    [aspertu] aburridu (bizk.), aburritu (bat.), aspertu, gogaitu (Labayru  Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aburrir(se)
    fr s’ennuyer, fatiguer, dégoûter, se chagriner
    en to be/become/get bored, to tire of sb/sth, to become bored of sth

    Abroziduta naukazu zure koplakaz.
    Abroziduta zagozala behar egiten?
    Abrozidu egin dot arratsalde osoan hemen bakar-bakarrik.
    Ez egiozu abrozidu eragin horreekaz lelokeriokaz lagunari. (Labayru  Ikastegia))

     
  • argizari

    Maite 9:18 am on 2012/03/04 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    iz. 1. Erleek jariatzen duten substantzia horixka eta urtzen erraza, beren bizilekua egiteko erabiltzen dutena. 2. Kandela. 3. BIOL. Ezkoa. 4. BOT. Kimikoki erle-argizariaren antzeko substantzia, landare batzuen organoak babesten dituena. 5. Erle-argizariaren antzeko substantzia sintetikoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:43 am on 2012/02/28 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    arranjatu, arranja, arranjatzen. du ad. Ipar. ‘antolatu’ zuten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [konpondu]
    konpondu, antolatu Ipar., lamatu Ipar. g.e., arreglatu Heg. g.e.
    [ados jarri]
    ados egon, ados etorri, ados gelditu, ados izan, ados jarri, adostu, akort egon, akort ezarri, akort izan, akort jarri, bat etorri, bat izan, batera etorri, konforme egon, konforme izan, konpondu, akomeatu Ipar., antolatu Ipar., bat egon Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es arreglar, preparar, disponer
    fr réparer, raccommoder, résoudre
    en to mend, to fix, to repair; to solve, to grapple

    -Beste galde baterat joanen gira.”Zientzia barnatuz edo hobetuz ote dira munduko problemak arranjatuko? [Ez da musik, Menane Oxandabaratz (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • aratuste

    Maite 7:55 am on 2012/02/21 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    iz. (B) 1. (pl.) Ihauteriak. 2. Ihauteri-asteartea.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    aratuste iz. Bizk. ‘inauteria’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [inauteria]
    inaute, inauteri pl. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (pl.) carnaval, antruejo, carnestolendas (2) abstinencia de carne, vigilia (3) martes de carnaval, tercer día del carnaval
    fr (1) (pl.) carnaval (2) abstinence de viande
    en (1) (pl.) carnival (2) abstinence from meat

    Aspek jaialdi mistoa antolatu du Tolosan aratuste astearterako. [Aspek jaialdi mistoa antolatu du Tolosan aratuste astearterako, SINADURARIK GABE, 2006-02-24] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Neurria hobeto hartu izan diola dirudi beste lehen aipaturikoak, honela trufa egiten dionean garizumako etorrerari: Aratuste manga, ardoari zanga! [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • aratinik

    Maite 7:51 am on 2012/02/15 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    adb. (batez ere B) Ahoz gora etzanda, igerian batez ere.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [ahoz gora etzanda]
    ahoz gora, errara Ipar., mokoz ipurdi Ipar., aratean g.e., ertangora g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es boca arriba
    fr sur le dos
    en on one’s back;

    Iritsi nintzenean, ahozpez aurkitu nuen anaia, iraulkatu nahi eta ezinean, hasperenka eta lurraren kontra hazka eta atzaparka; jiratu eta aratinik ipini nuenean, berriz, kontu egin nuen ezen mihia ahoan trabaturik zuela; eta, hala, mihia bere tokian paratzen niola, bere onerat etorri zen, apur bana. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    aratinik (FlickrCC, Corinna Schmid)

    Saki aratinik (FlickrCC, Ricardo Gómez)

     
  • amoina

    Maite 7:52 am on 2012/02/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags: A

    iz. (Ipar.) Limosna (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar.
    [limosna]
    limosna Heg., ukar neol., erremusina Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es limosna
    fr aumône
    en charity; alms (pl.)

    Ez naiz ezkutatuko: pentsatzen dut Euskal Telebistak zentzurik badu, EAEko telebista publikoa den neurrian —ez dugu ahantzi behar EAEko telebista publikoa dela, ez gehiago—, euskaraz duela zentzua. Nahi bezala: euskaraz bakarrik, euskaraz batez ere —lehenaren aldeago ni—, baina euskaraz. Eta ez orain indarrean den kate bakoitzeko hizkuntza bat formatu horrekin, euskarazko katea amoina, limosna bilakatu dela gaztelaniazko kate zentral, inportante eta ezinbestekoaren aldean. [Euskarazko ETB, Aritz Galarraga (Berria, 2012-02-08)]

    amoina (FlickrCC, danaScobar)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel