iz. BOT. 1. Kariofilazeoen familiako eta Dianthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Hosto estu eta aurkakoak eta usain gozoko lore ikusgarriak dituzte. Zenbait espezie apaingarritarako landatzen da. 2. Delako landarearen lorea. • krabelin kultibatu. 1 m-rainokoa eta bizikorra da eta apaingarritarako landatzen da (D. caryophyllus). || krabelin txinatar. Aurrekoaren antzekoa da, baina hosto zabalagoak eta lore txikiagoak ditu (D. sinensis). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: krabelin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Arrosa hixtuenak naute inguratzen,
Julufrai argailenak nik ditut maitatzen,
Horrela bizitzea ez naiz ahalkatzen,
Munduthiarrek naute goraki laudatzen.[Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea, Haramboure Ziburukoa (Anton Abbadiaren Koplarien Guduak) ] (Susa literatura)



