Updates from maite RSS

  • txandal

    Maite 9:35 am on 2012/05/16 | 2 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Kirolean aritzeko nahiz eroso ibiltzeko, gorputzera lasaiki lotzen den galtza eta jakaz osatutako jantzi erosoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chándal
    fr survêtement
    en sweatsuit

    Gazteak dira, txandala dute jantzia eta kirol poltsa bana daramate eskuan. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Gabon hauetan familia bazkarian, Ruper Ordorikaren azken diskoko portada izan dugu hizpide. Harrituta geunden argazkiarekin. Ruper txandalean dago? izan zen gure eztabaida. [Ruper txandalean?, Leire Narbaiza  (Sustatu, 2010-01-13)]

    txandal (FlickrCC, Las razones de Cuba)

     
  • botxo

    Maite 7:06 am on 2012/05/15 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. (B) 1. Bertan ereiteko egiten den zuloa. 2. Haurrek beren jolasetarako erabiltzen duten zuloa. • BOTXOAN EREIN. Aurrez egindako zuloetan erein.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: botxo (V-m ap. A), potxo (V-oroz-och-gip ap. A).

    “Boche, agujero que hacen los muchachos en el suelo para ciertos juegos” A. “Potxo, [...] 3.º boche, juego de niños; [...] 5.º hoyos para el sembradío” Ib. Cf. LzG: “Bocho. Agujero que se hace al sembrar alubias u otras legumbres, para ir colocando en él la semilla (Vitoria, Lagrán)”. v. botxi.

    Sinonimoak: iz. botxi, zulo.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) boche (2) boche, hoyo para ciertos juegos de niños
    fr bloquette

    Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi mendiek inguratzen dute hiria [Bilbo], besteak beste, eta, zulo moduko batean dagoenez, “Botxo” izen herrikoia eman diote. [Bilbo, Wikipedia]

    Botxotik ziberespaziora blogak 5 urte bete ditu. Zorionak, Iñaki!

    Botxotik ziberespaziora

     
  • mokordo

    Maite 8:05 am on 2012/05/14 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. (lgart.) 1. Gizakien eta zenbait abereren kaka lodi gogorra. Kaka-mokordoa. 2. Irain-hitza. Haur mokordoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [animalien kaka]
    gorotz, kaka, simaur, sats Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) (lgart.) mojón, excremento (2) (lgart.) petardo, cargante
    fr excrément
    en excrement; turd (vulg)

    Zer da, ba, etxe aurrean agertu den kaka-mokordoa? [Zazpi orduak, Miren Agur Meabe (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    mokordo (FlickrCC, Pete Ashton)

     
  • borrokalari

    Maite 6:36 pm on 2012/05/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    1. iz. Borroka batean esku hartzen dutenetako bakoitza. 2. izond. Borroka egiteko joera duena; liskartia. 3. iz. KIR. Borroka praktikatzen duen kirolaria. 4. iz. ZOOL. Eskolopazidoen familiako hegazti karadriformea, 29 cm-raino hazten dena eta urtaroaren eta sexuaren arabera desberdina den lumajea duena. Europako iparraldeko padura eta tundretan bizi da (Philomachus pugnax). (Harluxet Hiztegi entziklopedikoa)

     
  • lore

    Maite 9:18 am on 2012/05/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. 1. Landare angiospermoetan, ugal-organo sexualak daramatzan egitura, sarritan kolore bizikoa eta usainduna izaten dena. 2. (hed.) Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. • BOT. disko-lore. Konposatuen kapituluan, erdiko diskoa osatzen duten hodi-formako loreetako bakoitza. || lore bikoitz. Bere espeziean normala den baino petalo-kopuru handiagoa duena. || lore-bildukin. Periantoa. || lore-diagrama. Lore-bertiziloen kokapenaren adierazpen grafikoa. Lore-bertiziloen zeharkako ebaketen proiekzioz irudikatzen da lore-atalen posizioen ordena eta plano berean dauden ala ez. || lore-elkarte. Infloreszentzia. || lore-hazkuntza. Loreak dituzten landareak, eta hedaduraz apaintzeko landareak, haztea helburu duen jarduera eta teknika-multzoa. || lore-hosto. Antofiloa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [lilia]
    lili Ipar.
    [zatirik ederrena]
    lili (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flor (2) cogollo; lo mejor, lo más hermoso
    fr fleur
    en (1) flower (2) blossom

    Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • nazkante

    Maite 11:15 am on 2012/05/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    izond. Nazkagarria.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Heg. beh.
    [gorrotagarria]
    gorrotagarri, hastiagarri, hastio, higuingarri, hastial Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asqueroso, -a, repugnante, repelente, detestable
    fr dégoûtant, -e ; répugnant, -e ; détestable
    en disgusting, repulsive

    -Nazkante hutsa da -erran zion Anek-. [Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • engara

    Maite 1:08 pm on 2012/05/10 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. (B) Higuina, nazka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [higuina]
    higuin, gohaindura Ipar., narda Ipar., enpagu Bizk., susuma Bizk., gogait g.e., higuindura g.e., higuintza g.e., naga g.e., hastiotasun zah., antoju Heg. beh., goihendura Ipar. g.e., hastio Ipar. g.e., nakaitz Ipar. g.e., nakaizdura Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es asco, repugnancia, náuseas
    fr dégoût, répugnance, ennui
    en disgust, repugnance, repulsion, revulsion

    Sekulako engara sentitu zuen haren hitzak entzutean.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel