Updates from maite RSS

  • hauskara

    Maite 8:15 am on 2010/03/16 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    izond. Hausterrearen kolorekoa, hauts-kolorea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: hauts-kolore (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es ceniciento, -a [color]
    fr cendré, -ée
    en ash-grey, ash-coloured

    Ez zen beste saletako Adonis haiek zeukatena bezalakoa, jakina, zauriengatik eta odolarengatik, eta kolorea bera ere, gehiago Lazaroren kasuan Kristorenean baino, ez zen urre edo arrosa antzekoa, hauskara baizik. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • kurkulux

    Maite 12:29 pm on 2010/03/14 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Tortolosa. Abereen astragaloa, umeek jostatzeko erabiltzen dutena. Bereziki ardi-aziendena baliatzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • xiita

    Maite 10:13 am on 2010/03/13 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. eta izond. Islamismoaren adarretako bateko kidea; delako adarrari dagokiona. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es chiíta
    fr chiite
    en shiite

    Hemen nozitu ditudan arriskurik handienak eguraldia eta trafikoa izan dira, eta xiita fanatikoen ordez buru oso irekiko jendea aurkitu dut. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • hegi

    Maite 7:31 am on 2010/03/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. 1. Ertza, bazterra. Ibaiaren hegietan. Hegi apaleko platera. 2. Mendia; mendiaren hegala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia):

    [ertza] Ipar. bazter, ertz, kantal, karel, muga, izkina Ipar., kantail Ipar., kantoi Ipar.
    [mendiaren hegala]
    hegal, mazela Ipar.
    [malda]
    aldapa, aldats, malda, malkar, pendiz, patar Sort., pendoitz Ipar., ike Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) borde, orilla, esquina (2) cumbre (3) cuesta, pendiente
    fr (1) bord [d'un vase, d'une rivière...] ; rive, coin, angle (2) côte, pente, crête
    en (1) shore, bank, corner (2) slope, incline

    ‘Loiolako hegiak‘ izenburupean, bake prozesuari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Murua Uria BERRIAko kazetariak. [Imanol Murua Uria: «Eskema aldatuta ere, berriro hartu beharko dira Loiolako edukiak», Jokin Sagarzazu] (Berria, 2010-03-11)

     
  • herots

    Maite 10:33 pm on 2010/03/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. (Ipar.) 1. Harrabotsa, zarata, hotsa. Oihu eta herots eginez. 2. Entzutea, omena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ospe, omen (2) zaratots, zarata, hots, harrabots (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) ruido, sonido, bullicio (2) fama, reputación
    fr (1) bruit (2) renommée
    en (1) noise (2) fame

    Karrikatik auto eta urruneko iturri herots elkorrak jaukitzen zitzaizkigun. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel