Updates from eneko-bidegain RSS

  • pert(t)oli

    Eneko Bidegain 10:36 am on 2011/11/04 | 4 Permalink | Reply
    Tags:

    Perttoli pertona buru arinari, ergelari, kaskarinari erraten zaio, Nafarroa Beherean. Eztabaida dago hitza nondik ote datorren: batzuen ustez Martial Henri Berdoly XIX. mendeko politikari errepublikarraz trufatzeko sortutako hitza da; beste batzuen ustez, hitz hori lehenago agertua da, eta Zaldubik eta Hiriart-Urrutik Berdoly izendatzeko hitz horrengana jo zuten, hitz jokoa egin asmoz.

    (BN-baig-lab ap. A; H), pertoli (BN-ciz ap. Gte Erd 287). (Aplicado a personas). “Au fig. et à la forme diminutive, il se dit d’une personne changeante, sans consistance, légère” H. “Persona ligera, correvedile” A. Gte Erd 287 recoge pertoli en BN-ciz para la acepción “tonto”. (En los dos primeros ejs. parece tratarse de nombre o sobrenombre). Haitz baten itzalean / ontsa jan edana, / Perttoli jakintsuna / zagoen etzana: / “Haitzean hezkur eta / khuia nun emana!” Ez zitzaioen ongi / Jainkoaren lana. Zby RIEV 1908, 761. Perttoli jaun abila / hortan lokhartu zen. Ib. 761. [Paulo laborariak] behin alorretik etxeratzean kausitzen du bere emazte perttolia gizon arrotz batekin. Othoizlari 1958, 154. Jende perttoli, pika-buxtan batzuek hedoietan gora altxatzen zituzten gisa hortako balentria ederrak! Etcheb MGaric 229. Uste ukeitea bertzeak gu baino hobeak direla, perttoli; bainan asmatzea gu baino bihurriagoak direla, zoro eta zozo. SoEg Herr 19-10-1967, 1. Zer ttorttola gaixua udako lekuetarat joaiteko xoxo gaixo bat bezala? Zer perttolia! GH 1973, 83. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Entzun:

    Perttoli by enekobidegain

     
  • mindulin

    Eneko Bidegain 7:15 am on 2011/10/07 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    izond. Ipar Euskal Herriko hitza, pertsona negarti antzekoa, ahula, mengela izendatzeko:

    Maitatzen zituen, bainan batere mindulinkeriarik gabe, sanoki, gizonki. Bainan sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela, batentzat ehun biltzen direnaz geroz.

    mindulin (BN-lab ap. A; Lh), minddulin, mindulina. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    “Canijo. Gatu mindulin ohoin bat, gato canijo y ladrón” A. “Sainte nitouche” Lh. Aski, mundua, gorde zak bisai minddulin hori. Iratz 63. Eta kolpatuak arrapostua boz mindulin, pleinutsu batekin. Herr 31-3-1960, 4. Behin edo bertze ikusten dire presuna mindulina batzu othoitzean hari, lephoa han-harat makhurtua. Etcheb MGaric 98 (ap. DRA). Sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela. Lf ELit 337.

    Adierak adj./s. (col.)

    kakanarru, nano, ipotx; makal, ahul, mengel, meko, erkin

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es canijo, -a
    fr faux jeton, pleurnichard, -e
    en puny, weak


     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel