Updates from admin RSS

  • araiz

    Maite 8:13 am on 2012/02/23 | 0 Permalink | Reply

    1 adlag. Ipar. ‘noski, jakina’: ezagutu zenuen? bai araiz! 2 adlag. Ipar. ‘oxala!’: bakea eginen dugu araiz!

    Sinonimoak:
    adond. Ipar. [noski] bai noski, jakina, nola ez, noski, naski Ipar., aurki Bizk., prefosta Zub., noskiro g.e.
    interj. Ipar. [oxala] agian Ipar., oxala Ipar.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es al parecer, según parece; ciertamente, sin duda
    fr naturellement, évidemment, certainement, bien sûr
    en of course, certainly

    Ikusiko du gu akituak garela eta gisakoa izanen da.
    Azken aldian erran zuen ontsa ari garela ikasten.
    Mintzatuko da maite dituen gauzez.
    Erranen digu ateraldi bat eginen dugula.
    Bakoitzak proiektu bat burutu behar du eta hori landuko dugu. Kontent da.
    Erakasle honek maite gaitu.
    Laguntzen gaitu.
    Ordenagailu berria badu, ez?
    Araiz ez da ohartuko nire puskak ahantzi ditudala.
    Zergatik begiratzen nau irribarre horrekin. Zer gertatu da?
    Zer egin behar dut?

    Baina, azkenean, zer gordetzen du erakaslearen irribarreak, klasera sartzen denean?

    Maite ditut irribarreak, Bea Salaberri (Han eta hemen)

     
  • babarrun

    Maite 7:50 am on 2012/01/17 | 1 Permalink | Reply

    iz. 1. Leguminosoen familiako baratze-landare belarkara eta urterokoa, fruitutzat giltzurrun-antzeko haziak dituen lekak ematen dituena; lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dira (Phaseolus vulgaris). 2. Delako landarearen hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak, luzeak, pikartak, motzak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [banabarra]
    baba, mailar, indaba Bizk., ilar Ipar./Naf., banabar Naf., indirar Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es alubia, judía (Phaseolus vulgaris)
    fr haricot
    en bean; kidney bean, haricot (bean)

    Bihar arratsaldean bertan, mendi aldean trenbide ondoan sua egin nahi baduzu egin dezakezu: oinak lur hotzean iltzaturik dituzula babarrun batzuek berotu lata batean, trenak nola alde egiten duen so eginez. [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)

    babarrun (CC, @FiloBlogia)

     
  • txankulu

    Maite 9:55 am on 2012/01/02 | 0 Permalink | Reply

    iz. 1. Zurezko pieza bat hustuz egiten den oinetakoa, hainbat lurraldetako baserritarrek erabiltzen dutena. Egun, zola zurezkoa izanik, gainontzekoa larruzkoa izan dezakete.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘eskalapoi’ begiratuta.)

    Sinonimoak: iz.
    [kalotxa]
    kalotx, txokolo, kloska Ipar., eskalapoi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es zueco, chanclo
    fr sabot, galoche
    en clog

    Gure mutikotan ate onduan egoten zien txankuluak. Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)


    Argazkiak.org | Txankuluak © cc-by-sa: Luistxo.F

     
  • arol

    Maite 10:26 am on 2011/12/29 | 8 Permalink | Reply
    Tags:

    izond. Barnean hutsune edo barrunbe asko duena, trinkoa ez dena, harroa. Zuhaitz arola.hezur arol. ANAT. Umetokia plakazko edo hodizko sare batean antolatuta duen hezur-mota, tarteko guneak mintzez beteta dituena. || kafe arol. Kafe urtsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [harroa]
    astin, harro, apotz Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    Bergarako Euskara: (bergarakoeuskara.net)

    aról. 1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.   Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául. 2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.

    1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula.   Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia. Ik. ául.
    2. arol, aróla. (d). adjektiboa. Ahoberoa eta zoro samarra. Gutxi erabilia.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) poroso, -a, esponjoso, -a; endeble, fofo, -a (2) (kafea) aguado, flojo (3) (Anat.) esponjoso, -a
    fr poreux, -euse ; spongieux, -euse
    en spongy

    Hi haiz hi pertsona arola!

     
  • gorreri

    Maite 1:09 pm on 2011/11/11 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Entzuteko gaitasuna ahultzea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [gortasuna] elkortasun Ipar., gortasun g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sordera
    fr surdité
    en deafness

    Gorreria apur bat makaldu eta entendimendua berreskuratu nuelarik, jauzi zalu batez buruz behera jarri eta baserriko kare zurizko hormaren kontra paratu nintzen, buruz behera, neukan beso bakarraren gainean. [Neguko Zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • urteurren

    Maite 7:15 am on 2011/10/27 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    iz. Gertakari batetik urte-kopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
  • kanpolarrosa

    Maite 8:00 am on 2011/09/12 | 0 Permalink | Reply
    Tags:

    izond. Kanpokoekin xalo eta atsegin dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. Bizk.
    [kanpoederra, kanpokoekin atsegin agertzeko joera duena]
    kanpoeder (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obsequioso con los de fuera de casa

    (…) Nora pertsona lotsatia zen, familiatik kanpo behintzat, kanpolarrosa, etxe barruan edo bere guraso eta anai-arrebekin oso dominantea zen ordea, oso ipurterrea eta jenio txarrekoa, baina Nora ez zen pertsona gaiztoa (…) [Ohe bat ozeanoaren erdian, Mikel Hernandez Abaitua (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel