akuri

iz. ZOOL. Kabidoen familiako ugaztun karraskaria, buru eta gorputz handikoa, oin motzekoa eta isatsik gabea. Jatorriz amerikarra da eta laboratorioko saiakuntzetan oso erabilia da (Cavia procellus).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[untxia]
untxi, kui Bizk.
[kuia]
kui (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (Zool.) cobaya, conejillo de Indias
fr cobaye
en guinea pig

Tira, horrek ez dio inporta, kontua da sagu zuriak lapurtzen zituela ez-dakit-zein laborategitik lagun batekin, edo akuri bat, bere aitaren langile baten haztegitik, eta benetako zeremonia bat antolatzen zuen Selma elikatzeko. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala  (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Herritarrei “Hogei gramoko aholkua” eskaini baino lehen, don Justinianok akuri bat behar zuen, eta Soroetako Permin izan zen akuri hori. [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

akuri (FlickrCC, creativesam)