Search Results for: malo Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:47 pm on 2019/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    txorimalo 

    iz. Hazia ereindako soro edo alorretatik txoriak uxatzeko ezartzen den giza irudia, arropa zaharrez jantzia. Ik. txori-izugarri; arranpalo; marika; txori-jagole. Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik. || Herri guztietan da inuzenteren bat, denen txorimaloa izateko. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txorimalo (V-ger-arr-och-m-gip-al, G-azp; Lar, Añ (G)). Ref.: A; Iz LinOñ 175, ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1.Espantajo de huertas, sembrados” Lar y Añ. “Espantajo, figura grotesca que se pone en los campos para ahuyentar los pájaros” A. “Txori-maluak ipinten ziran liño-saillian, txoriak atera etzezaten” Iz LinOñ 175. “San Bartolome egunian, txorimaluak jartzen genduzan Txirixo-kalian” Etxba Eib. “Txorimaluan sorbaldan apixia ein ddabe txorixak” Elexp Berg. Cf. Baraib RIEV 1907, 361: “Chorimalo, en Alava ‘espantapájaros'”. Deabruan piztiyak; ez dira izutzen txorimalua jarriagatikan. Apaol 28. Txori malue! Txorik izutzeko zomorroe diruik. Alz Bern 72. Leaburuko barrutian alkateak (eskuan zigorra daramanean), apaizak eta txorimaloak izan ezik, beste inortxok eztu kapelarik bear. A Ardi 60. Bestelako txori-malua etzara zeu solo erdijan imintteko. Otx 76. Txori-malotzat jazten dirade / oñetaraño buruti. And Egun 60. Ni behintzat Valle Inclán-en txorimalo farre-ikaragarri horien ahotik isurtzen den jarioak ez nau berehalakoan asetzen. MIH 362. Txori-malo bat izaki film honetan giza-neurrikoa, eta haren azken gaiztoa ikusi behar. MEIG I 142.

    2. (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ. “Máscara, disfrazado” A. “Máscara de carnaval” Iz ArOñ.

    3.Bobo. Abogaua izan arren txorimalua galanta” Elexp Berg. “Ixilik egon ari txorimaluoi alakuoi” Ib. Txomiñ Agirrek utzi / zizkigun zuloak / bete ustean dabiltz. / Ai, txorimaloak! / Etzeuzkak maixu txarrak / gure populoak. Olea 260. Madarikatu eta / au txorimalua! […] / Amaitzen dozunean / daukazun dirua, / eskean zoiaz artuz / zaku ta palua. Ayesta 50.

    Sinonimoak: iz.

        [txori-izugarria]: izugarri, kuso, txori-izugarri, kuka Ipar., mamu Ipar., marika Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk., txori-jagole Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. espantapájaros, espantajo (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) títere, monigote
    fr (1) iz. épouvantail à oiseaux (2) iz. [pertsonei buruz] (hed.) pantin, polichinelle
    en (1) iz. scarecrow (2) iz. [pertsonei buruz] wimp, puppet
    port (1) (2)

    Deabruaren piztiak ez dira izutzen txorimaloa jarriagatik.  (Hiztegi Batua)

    txorimalo (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:09 am on 2011/04/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    katamalo 

    iz. Material desberdinez (kartoi, tela, etab.ez) eginiko irudia, aurpegia irudikatzen duena eta begitartea estaltzeko erabiltzen dena;  mozorro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [mozorroa]
    maskara, mozorro, koko Bizk., mamu g.e., maska Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es máscara, careta
    fr masque
    en mask

    [Gizonari] emoiozu arpegi-katamalo bat eta egia esango deutsu. [EgutAr 20-9-1960 (ap. DRA)] (Orotariko Euskal Hiztegia)

    katamalo (FlickrCC, Nwardez)

     
  • Maite 8:00 am on 2010/02/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    malo 

    1. adb. Gizen, guri; mardul. Artoak malo-malo daude. 2. iz. (batez ere G) Maluta. 3. iz. (B) Txorimaloa. 4. izond. Biguna, otzana. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) mardul, gizen, guri (2) maluta, elur-maluta (3) txorimalo, txorijagole, arranpalo, mamu (4) bigun, otzan  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es gordo, -a, rollizo, -a, grueso, -a; copo [de nieve]; espantapájaros, espantajo; suave, blando, -a; dócil

    Halako batean malo handiak hasi ziren erortzen aldapa harritsuaren gainean, eta gautu balu bezala ilundu zen zerua, nahiz eta oraindik arratsaldeko hirurak izan. [Artistakume baten erretratoa (moldatua), Dylan Thomas / Koro Navarro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    malo (FlickrCC, Charlotte Spencer)

     
  • Maite 9:47 pm on 2022/09/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    txatxar 

    adj. Bizk. Hutsala, ezdeusa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    txatxar.

    1. (V, G-azp; Dv ( V), H (V, tras xatarra), Zam Voc). Ref.: A; Iz ArOñ; Elexp Berg. Insignificante, simple, de poco valor, de mala calidad. “Baladí, insignificante” A. “Diminuto, pequeño. Meloi txatxar bateaittik ogei duro kobrau jostan” Elexp Berg. “Salda txatxarra beti bero” (G-azp). v. 1 tatar, 1 txatar. Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX, y en Iraizoz y Ugarte.

    (Aplicado a personas). “Diminuto, pequeño. Txatxarra dago dittuan urtietarako, está pequeño para los años que tiene” Etxba Eib. . Euron txatxarrak eta kirtentzarrak! “Menguados y miserables!”. Arriaga Lekob 30. Etxera ixil-ixillik, eta laster juan be gero, aizto ori emen itzita, katu txatxar ori! Kk Ab I 39. Ardoz bete ezkero / ezta ez txatxarrik, / ez bera bildurtzeko / zenso eta zorrik. JanEd II 20. Onen txiki ta enaz geiago, / ez, eskolara bigurtuko. […] Ene amatxu il dalako. / Onen txatxar ta geratzen naz […]. Ez eskolarik, ez amarik be. Enb 165. A, dollor, txatxar ori! ‘¡Ah, maligno villano!’. Otx 55. Gixon txatxarra ta itxusija. ‘Villano y feo’. Ib. 74. Nik, besteen mendean nagon gizon txatxar onek. Ir YKBiz 146. Euren egitekoetan sakela ta askea baño beste ziorik erakutsi eztabenak, gizonik txatxarrenak izan dira. Gizona dan gizonarentzat askea baño gauza […] goragokorik ba dagoala-ta. Eguzk GizAuz 49. Araoztarrak beltxak ei zian ta txatxarrak. (V-gip). Gand Eusk 1956, 229. Gizasemeak eskua gogorrago dauka, Egille altsuak baiño. Eta izaki txatxarren setakeria […]. Erkiag BatB 201s.
    I eskegi, txakur txatxar, i eskegi! Emagaldukume […] lotsabako ori! Larrak EG 1959 (3-6), 178.

    2. Malo, perverso. Begira bada zelan ekijan projimuaren injurijaak parkatu ta okasinoe txatxarrei alde egiten. JJMg BasEsc 179. Egin deutsu kalte edo egikera txatxarren bat. Astar II 25.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [txatxar 1] : hutsal, kaskar, ezdeus

    [txatxar 2] : kakanarru, nano, ñoñorro. Ant. hazi, koskor.

    [txatxar 3] : eskas, ziztrin. Ant. prestu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. (B) despreciable, desdeñable, menospreciable; de poco valor, insignificante, escaso, -a, trivial
    fr izond. petit, -e ; insignifiant, -e
    en izond. negligible, insignificant, worthless, trifling
    port izond. desprezível

    Testuinguruan

    Gorde zuretzat berba txatxar horiek!

     
  • Maite 10:15 pm on 2022/02/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    galetsi 

    1 du ad. Jas. Galdutzat eman. Artzain onaren poza, betiko galetsita zeukan ardia aurkitu zuenean. 2 du ad. Jas. Hondatu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    galetsi.

    I. (Vb.).

    1. (L-ain ap. A ← Dv ; H). Estar a punto de perderse, dar(se) por perdido. “Galets, galeste, galetsi, courir le danger de se perdre, être en perdition (O Po 241)” Dv. “Considérer comme perdu, tenir pour perdu, désespérer de retrouver quelque chose. Galesten ahal duzu bilha zabiltzana […]. Semea eri du, eta are galetsia, il a son fils malade, et même désespéré” H. “Galetsi: 1.º desamparar (O Po 241); 2.º (L-ain), correr el peligro de perderse, estar en perdición” A. Laurdena, punsu iarririk / Herenak han ber’utzirik, / kexa zedin, alegia, / egon zela galetsirik. ‘Exposée à se perdre’ . O Po (ed. Michel) 241. –Nere amatxo gaxoak zerutik lagunduko niauk. –Oixen bai! Nola galetsiko din bere alabatxo kuttuna? TP Kattalin 185. Urde oiek baitegian galetsi niñuten. Etxde JJ 188. Artzai Onaren poza, betiko galetsita zeukan ardi gaixoa bere altzo errukiorran maiteki estutzen zularik. Ib. 279. (Part. en función de adj.).
    Ustekabez agertu baitzazkit nere alaba galetsiak. Zait Sof 138.

    2. (Lar→H). Malograr(se), echar(se) a perder, (hacer) perder(se). “Malograrse” Lar. Traidóre jaikize / kóntra, ta eroririk / gizóna bizize / préso gal-etsirik. LE Kop 73. Eskandaloak Jesu Kristoren odola galesten du askotan. (153). LE-Ir. Bizio gonek galesten dio onra personai (165). Ib. Etzuen Jaungoikoak nai izandu alako edertasuna eta ainbeste zurtasun galetsi zitezela. Otag EE 1882c, 511. Poz ar-emanak ezin lezake / maitetasuna galetsi. Or Eus 79 (la trad. dice “impedir el amor”). Bere bizia galetsiko luke adiskidearen alde. Etxde JJ 39.

    3. Despreciar. Utxalkeriz gañezka galetsi dute zelaia. Ag EEs 1917, 214. Iatunak ez dezala galetsi eztuna. (Col 2, 16). Or Aitork 282 (IBe gaitzets).

    I I (Sust.).

    1. “Malogro” Lar.

    2. (L-ain ap. A ← Dv ). “Suprème danger” Dv. “Galetsiko, qui est d’un danger extrème. Galetsiko ordua, l’heure suprème dans le danger” Ib. Zure bekhatuak […] zer galetsi handitan ezarri zaituzten ikusten ez duzu? Dv LEd 66 (Cb Eg II 30 peligro). Nere galetsi hestu hunetan, alde orotara ematen dut begia. Ib. 168. Horrelako galetsitik eta atheka gaitzetik egizu harramaskan ihes. Ib. 104.

    GALETSIAN.Galetsian ibili da (L-ain), ha andado a punto de perderse” A. Aberri maitea zoritxarrez galetsian zetzala. Zait Sof 76.

    Sinonimoak: ad. jas.

    [hondatu]: alferrik galdu, apurtu, arraskatu, birrin-birrin egin, desegin, desolatu, errautsi, hauts bihurtu, hauts egin, hondatu, porrokatu, suntsitu, trimin-trimin egin, triskatu, triskilatu, zatitu, zehatu, zirpildu, andeatu Ipar., arrabaskatu Ipar., aurritu Ipar., barreiatu Ipar., deboilatu Ipar., funditu Ipar., gaizkitu Ipar., mamikatu Ipar., partekatu Ipar., porroskatu Ipar., sakailatu Ipar., xehakatu Ipar., xehatu Ipar., zatikatu Ipar., zirtzikatu Ipar., banatu Bizk., birrindu Bizk., laskitu Bizk., lorrindu Bizk., trimindu Bizk., zuzitu Bizk., abarrikatu Naf., izorratu beh., abarrakitu g.e., atarratu g.e., triska egin g.e., arrasatu zah., arrazatu zah., destruitu zah., narriatu zah., puskakatu Ipar. g.e., bilakatu Ipar. zah., partaiatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. dar/tener por perdido, considerar perdido (2) du ad. echar a perder || (3) iz. peligro de perdición, riesgo de perderse
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Berdin zaio dena, hainbesteraino ere, ezen nekea eta ukaldiak saihesteko eta janaria bilatzeko ardurak galetsi baititu. [Hau gizon bat bada, Primo Levi (Mikel Irurtia), Alberdania, 2011]

     
  • Maite 11:45 pm on 2022/01/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    bar-bar 

    1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan. 2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak. 3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    bar-bar.

    I . (Onomat.).

    1. (V-arr-oroz-ple, L, Sal, R ap. A; Aq), bar-bar-bar. (Onomatopeya de ruido de voces, conversación, etc.). “Albórbola […] barbar dago (AN)” Aq 941. “Hablar a troche y moche” A. Cf. marmar.
    Agotak bezala beti bar, bar, bar drainsatela. (Olagüe, 1615). ReinEusk 130s. Batera bestera begira, batian barrez, bestian erdi lotan, miiñakaz barbar. JJMg Mayatz 220. Bar-bar-bar, oro hartaz elekan, egun bat; bi, hiru, zortzi egun goren-gorenaz. HU Zez 143. –Brien fiura, pullitak gituk… Ala… etzautak leher egin bederen?– Eta, bar, bar, bar bere buruarekin, ithurri alderat badoa Sabuquy ere. Ox 198. Jendea asi da, bar-bar, izketan gogara. “La gente comienza a hacer comentarios” . Or Eus 28. Behin, erretor bat, ez othe zenetz Makean, predikatzen ari zen bar-bar-bar Jainkoak berak daki zertaz. Lf Murtuts 22. Nik ez niken beintzat nai iri aundi batean eortzi nindezaten, izketan barbar yoaten baitira. Or QA 116. Ruso erakaspenak oraino

    2. (Onomatopeya de la abundancia, multitud). “Barbar, par-ci par-là” VocBN. “Barbar (Vc), esparcir” A (probablemente en este sdo. ). Cf. barra-barra.
    Eguzki-galdatan barbar plaza: […] erriko aitona xaarrak, alkatea erdian dutela, […] txistu-ots berritxuak noiz jaikiko diran zai, neska-mutil gazteak. Mok 11s. Urguilldik eta kai-ingurutik / etxera barbar jendea. “La gente vuelve en tropel a casa” . Or Eus 399. Errazkin, / deabru kazkin (gaizkin) / Baraibar, / laiñoa barbar. Ib. 61. Uretan sortu bitez barbar pizti arnasdun biziak. “Producant aquæ” (Gen 1, 20). Or MB 391. Ioan nintzan Kartagora, ta nondinai maite lizunak barbar zetozkidan. “Circumstrepebat me undique” . Or Aitork 53.

    3. “Onomatopée […], mouvement d’un insecte qui marche, et sensation qu’il cause. Marmalo bat barbar dabilkit golkhoan” H. Cf. barbarita, barbalot.

    4. “Barbar (Sal, R, Sc), ruido de ebullición” A. Cf. bor-bor. Itxasoa ari zelakotz barbarbar, zerbait ixtoria miresgarri ahapetik kondatuz. SoEg Herr 23-6-1955 (ap. DRA). Gerlatik lekora, baziren hasi zirenak gerlarien zauriak ezin aski saminduz, barbar egon zadin azkarri etsaien arteko herraren sua. Ib. 10-2-1959 (ap. DRA). Nork bere barruan barbar irakiten dauzkan ioera xume ta biurrienak. Zait Plat 125.

    5. (Onomat. del murmullo suave). Gogoan dauka osto-tartean / ateman zun azaria… / Egoa pal pal, ostoak barbar, / sor zedukan belarria. “Estaba sorda por el viento sur que agitaba la hoja” . Or Eus 382. Barbarbar asi zen semea garnu egiten. (L-sar). A EY II 328.

    II . (Sust.).

    (Aq→A), barbara (Dv). Vocerío. “Albórbola, barbarra” Aq 941. “Barbara, murmure de voix, grognerie” Dv. Andik emendik, Zure / zoramen esanekin / zauritzenago naute / eziñ-esanarekin: / iltzear nadukate / barbar totel orrekin. Gazt MusIx 198.

    BARBAR-HIZKERA. Lengua bárbara. Cf. barbaro. Barnean naski, nere buru-txokoan, ez heberkeraz, ez grekoz, ez latiñez ez barbar-izkeraz, Egiak, ago mihien laguntza gabe, ele-zatien otsik gabe esanen liket. Or Aitork 307.

    Sinonimoak: adond. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bor-bor]: barbarka, bor-bor, borborrean, galgalka, pil-pil, pil-pilean, pilpilka, bur-bur Ipar., borborka Heg., bol-bol Bizk., bolbolka Bizk., burrustan Ipar./Naf.    

    [barra-barra]: ausarki, ausarkian, bolo-bolo, erruz, franko, gizenki, gogotik, jori, lodi, naro, naroki, naroro, oparo, plei-plei, ugari, frankoki Ipar., goriki Ipar., ihaurri Ipar., nasaiki Ipar., tole Ipar., eurrez Bizk., bizkorki Naf., abasto beh., barra-barra beh., ertohil g.e., joriki g.e., ugariki g.e., ugariro g.e., abondo zah., aseki zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) adb. onomatopeya de murmuro, susurro, cuchicheo (2) adb. voz que expresa abundancia, multitud (3) adb. [borborka] a borbotones, en ebullición
    fr
    en
    port

    Testuinguruan

    Jendea hasi da bar-bar hizketan. (Hiztegi batua)

     
  • Maite 10:59 pm on 2021/12/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    gilbo 

    (1) Litsa, lihazkia; ile, bilo (2) Elur-maluta.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    (G-goi ap. A ), gilba (G-azp ap. Gketx Loiola ), gelbo (G-goi ap. JMB At ). “Hilacha, pelusa. Gilboz bete zait soiñekoa ” A. “Pelusa” JMB At. Zirkilluak gelboaz arindu. (Interpr?). EEs 1912, 219. ” Gilbo, copo” Garate Cont, RIEV 1935, 350, . ” Gelbo, arista que el viento lleva” JMB At.

    Sinonimoak: iz.

    [litsa]: Litsa, lihazkia

    [elur-maluta]: elur-luma, elur-maluta, elur-malo

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) hilacha, pelusa (2) copo
    fr (1) effilochure, peluche (2) flocon, flocon de neige
    en (1) loose thread, fluff, fuzz, lint (2) snowflake
    port (1) penugem (2) floco

    Informazio gehigarria

    Justo M. Mokoroak (1990) bildu zuen, elurra egiten duenetan, ugaritasuna adierazteko. Gilbo berbaren esanahia argituko dugu:

       â€œAlakoxe nazka ematen dit gilbo orrek!” aipatutako esaldian azaltzen da itzulpen hau ondoan dagoelarik: “Qué asco me da esa espuma flotante…! Eta liburu berean Josefa Martina Mujikak esanda: “Arrikatzaren kearra dator, illauna bezela (-Illauna zeri esaten zaio?- Ontzi-gaiñetan gelditzen dan gilbo orri” eta hau ere bai: Illauna  izan (euki)-ezkero eztu balio trapuak kristal-garbitzeko. (N.B. Usada la palabra para designar la pelusa o espuma sucia de las fábricas de la post-guerra en Tolosa: Manuela Ormaetxeak)

    Bestalde, gilbo gabe, gelbo berbak beste esanahi bat dauka: “iz. Hauts mataza; oihalei ateratzen zaien zuntz edo izpi modukoa. Gelboz bete zait soinekoa” (EH). Horrenbestez, gilboa ilauna edo oihalei ateratzen zaien zuntza bezalakoa da, eta elur kontuetan goitik behera egiten duen elurra gilboka dator, matazaka.

    Elurra gilboka eta matazaka, Kepa Diegez [EtnoMet (Aroaren berbaroak)]

    Testuinguruan

    Elurra gilboka eta matazaka, Kepa Diegez

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel