Search Results for: TANGA Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:58 pm on 2022/05/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    baztanga 

    iz. Gaitz kutsakor larria, sukarra eragiten duena eta larruazalean zuloak uzten dituzten pikor zornetsuak ezaugarri dituena. Ik. nafarreri. Emakume itsusi baztangak zulatu batekin. || Baztanga-pikatua: baztangak jotako pertsona. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    baztanga.
    (G; Lar, Añ (AN), H), bastanga (G; H). Ref.: A (baztanga, bastanga); Arin AEF 1955, 108. Viruela; varicela. “Viruela” Lar y Añ. “Petite vérole. Baztanga edo nabarreria (Mb)” H. “Viruela” (de las ovejas) Arin AEF 1955, 108. v. nafarreri. Aurtasun guzian bagenuen zer edo zer. Bagenuen bein ortz-aginen agertzea; bein baztanga edo nabarreria; gaur txisariak, bigar gornia. Mb OtGai I 18. Aurten baztanga soñurik ez da izan, ta kolera murmorik ere ez. Sor Bar 88. Goiko Amerikako Texasko Errialdean naparreria edo zakutea edo baztanga deritxon gaiso zikiña zabaldu zan baten. Ezale 1897, 182b. Ill egiten nituben bastangak arrapatu bañan len. Sor AKaik 122. Nik detana da baztanga, eta badakit zeñek pegatu ditan. Iraola 139. Zuk etzenduen pasiatzen juan dan udan, emakume itxusi baztangak zulatu batekin? Ib. 53. Gaitz itsaskorren bat –esaterako, baztanga naiz sukarrustela (tifus)– norbaitek zuenean. A Eusk 1925 (2-3), 4. Gure bertsolarietan naparreri edo baztanga maiz azaldu oi da. Inzag RIEV 1933, 415. Baztanga deritzaion eritasun bildurgarriak jota. Jaukol Xenpel 19 (ap. DRA).

    Sinonimoak: iz.

    [nafarreria]: nafarreri, pikota Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Med.) viruela (2) iz. (Zool.) Ik. bastanga
    fr iz. variole, petite vérole
    iz. (Med.) smallpox
    port iz. varíola

    Testuinguruan

    Baztanga izugarri batek jota dago. #gaurkohitza

     
  • Maite 2:13 pm on 2009/04/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    tanga 

    iz. 1. Bereziki metalezkoa izan ohi den ontzi txikia, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. 2. Tanta. Euri-tanga. 3. Unea, bereziki laburra. (4) iz. Slip txiki baten itxurako bainujantzia, ipur-masailak agerian uzten dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) pote, poto, ontzi (2) tanta, txiztil, tangada, txorta (3) une, momentu, lipar.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. Tanga bat kafesne edan du. (=pote) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    2. Azken likore tanga hustu zuen gizonak. (=tanta)
    3. Zatoz hona tanga batean. (=une) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
    4. Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria.  [Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak, Pilar Cristobal / Juan Martin Elexpuru (Txalaparta, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • Ricardo Gómez 7:55 pm on 2009/04/14 Permalink

      Eta, jakina, 4. (Heg.) azpiko jantzi edo bainujantzi mota bat, gerrian eta atzeko aldean zinta estu bat duena.

    • Maite 11:57 am on 2009/04/15 Permalink

      Ricardo, arrazoi osoa daukazu!!! Tanga hitzaren lehenengo adierari baino ez nion erreparatu Harluxeten, eta uste nuen slip txikiarena ez zela onartuta egongo…

      Halere, oso bitixia izan zen; izan ere, Ereduzko Prosa Gaur-era jo nuenean adibide bila, adiera hori baino ez nuen topatu autore guztien esaldietan (15 esaldi, 7 liburu). Beste esanahien arrastorik ez!!!!

      Mila esker, Ricardo! Osatu dut “Gaurko Hitza” 😉

  • Maite 8:44 pm on 2022/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    xorta 

    1 iz. Ipar. Likidoez mintzatuz, apur bat; tanta. Ur xorta bat. Ardo xorta bat, ahoaren gozagarri. Edari on xorta bat ematen die. Azken xortaraino. 2 iz. Heg. Adkor. Sorta. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [tanta]: tanta, tantakada, ttotta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e.    

    [tragoa]: trago beh., zurrupa, zurrupada, zurrut, hurrupa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. gota (2) un poco (3) traguito
    fr (1) iz. goutte (2) un peu (3) gorgée
    en (1) iz. drop, droplet (2) little, a little bit of (3) sip, swig
    port (1) iz. gota (2) um pouco (3) gole

    Testuinguruan

    Ur xorta bat. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:49 pm on 2021/11/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    amagarri 

    adj. g.er. Maitagarria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 amagarri. Acto por el que una mujer se vuelve, o puede volverse, madre. Cf. 1 aitagarri. Baina piesta zaleen konzienzijaak oitura txaarren tintiagaz zetakatuta dagozan legez, sakrilejijo bat, adulterijo bat, edo aitagarri ta amagarri bat osotu artian, beste kastidadiaren kontrako desonestidade nasaija ezdaukee pekatutzat. fB Olg 181s.

    2 amagarri. (Lar, Añ). Digno de ser amado.Amable” Lar, Añ. Cf. 2 amatu. v. maitagarri. Dá maite bakárra / Jaunarén Maria, / au sú ta sugárra / ta maitagarría / ta amorosgarría / ta admiragarría / ta amatáko amagarría. LE Kop 29. Da pekatubari artuten jakon gorrotua gatx guztijai baño geijago Jangoiko txito on ta amagarrijaren ofensia dalako. Mg CO 45 (CC 203 maitagarriaren). Maite izateko Jangoiko ain on ta alde guztietarik amagarrija. Ib. 284 (CC 189 maitagarria). Jesusen borondatera geurea beeratu ta azpitutera; gurari bizi bategaz berari gustu emon ta bere bertute amagarriak jarraitutera. Añ LoraS 53. Zelan egon geintekez […] maitetasun amagarrienagaz berari [Jesusi] eskatu baga arren etorri dedilla gu ikustera ta gure arimakaz alkartutera? Ib. 131. Ametan dot neure Jaungoikoa neure biotz guztiaz ta gauza guztien ganian, zegaitik dan guztiz ona ta amagarria. CatBus 54.

    Sinonimoak: izond. g.e.

    [maitagarria]: laztangarri, maitagarri, onesgarri, amoragarri zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. amable; digno de ser amado
    fr izond. charmant, joli, adorable
    en izond. charming, lovely
    port izond. adorável

    Testuinguruan

    Gure katua guztiz amagarria da. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:30 pm on 2021/01/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    eztitu 

    da/du ad. eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen || Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen. 

    du ad. eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen || Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gozatu]: apazegatu, ematu, gozatu, goxatu adkor., amoratu zah.    

    [landare batean beste baten adarra itsatsi]: Bizk.txertatu, enpeltatu Zub.    

    [txerto bidez kutsagaitz bihurtu]: Bizk.txertatu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Labayru hiztegiak):

    es [1] (1) da/du ad. endulzar(se), dulcificar(se) (2) 2  da/du ad. suavizar(se), aplacar(se), aliviar(se); dulcificar [2]  du ad. injertar [las plantas] [3] vacunar
    fr (1) da/du ad. (s’)adoucir, édulcorer (2) da/du ad. (se) radoucir, calmer, soulager, apaiser
    en (1) du ad. [gozatu] to sweeten (2) du ad. [baretu] to calm (down); to relieve, to soothe, to alleviate (3) da ad. [gozo bihurtu] to become/get sweet (4) da ad. to calm down; [ekaitza, haizea] to abate

    Testuinguruan

    Baztanga deritxon gaiso zikiña zabaldu zan baten, eztituteko agindua emon eben. A Ezale 1897, 182b [Orotariko Euskal Hiztegia)

    Izaera eztitu beharko duzu. (Elhuyar hiztegia)

     
  • Maite 10:18 pm on 2019/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    istil 

    iz. 1 iz. Lohia, lokatza. Istil eta lohi baizik ez den putzu handi batean. Atera nazazu istiletik. 2 iz. Putzua (zulo eta sakonuneetakoa). Istil bateko ura bezain geldi. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    istil (Lcc, SP, Arch VocGr, H), ixtil (G, AN-erro, L, B, BN, S; Dv), iztil (BN-arb). Ref.: A; EI 111. Etim. En último término, de lat. destillare.

    1. Lodo, barro; lodazal; (fig.) inmundicia, bajeza. “Cascarrias <caz->, istillak” Lcc. “Charco pequeño, fango” A. v. lohi, lokatz. Ahardi ikhuzia itzuli izan da istilera iraulzkatzera. Lç 2 Petr 2, 22 (He basan, Dv lohian, Ol, IBe lokatzetara, Ker lokatzatan, IBk lokatzetan). Athera nazazu istilletik. SP Imit III 20, 2 (Ch basa, Mst lohi). Ixtil puska bat haizala. Monho 110. Gerriraino ixtilez estaliak. Elsb Fram 83. Mihi pozoinatu batek ixtilean eta lohian ezarri zuen Jesusen espos garbia. Jnn SBi 73. Galtza ederrak dena ixtil eta lohi dituela. Barb Sup 46. Algar lagüntzez jeikiko gira, ixtiliala erorteko orde. Herr 14-7-1960, 3. Harri arteketan gaindi joan behar ginuelarik, Garbaltto, Besakuntze eta Xundako ixtiletan gaindi. Larre ArtzainE 99. v. tbn. Ixtil: HU Zez 15. JE Bur 95.

    “Ixtila bezen falsua (BNc), falso como el fango” A. Cf. infra (3). Ixtila bezen falsua, ustela. HU Eskual 9-10-1908, 1.

    (G, AN-gip-erro, L, B, BN, S; SP, VocBN, Gèze, H), ixtil (Dv, H), istilia (Lar, A (que cita a Humb)), iztil (S), txiztil (G-azp-bet), ziztil (G-to-nav, AN-5vill), eztil (B). Ref.: A (istil, txiztil, ziztil); EI 127; Izeta BHizt (eztil). Charco, charca. “Lac d’eau” SP. “Charca”, “regajal”, “reguero, de lo que se derrama” Lar. “Petite mare accidentelle formée sur le chemin par les eaux pluviales” VocBN. “Flaque” Gèze. “Nigarrez ixtil bat egin zuen” Dv. Arren bada ikhusazu ene nigar istilla. EZ Man II 36. Putzu ta istill bateko ura bezain geldi. Mb IArg I 284. Euriaren hur istiletan. Egiat 212. Odol istil. StPierre 16. Latsik eta istillik bage. Or Mi 101. Eliza-zola dena ixtila zen. Lf Murtuts 6. Kaleetako istilak. PPer Harrip 60. v. tbn. Mde Po 27. Erkiag BatB 197.

    2. (G-goi-azp ap. Gte Erd 171), ixtil, iztil (G-azp, L, BN, S ap. A), listil (Aq 465 (G) -> A), tistil (V-ple, G ap. A; Aq 465 (G)), txistil (Aq 465 (G)), txiztil (V-ger-ple-m ap. A). Gota, gotera. “Gotera” Aq. “Gota de agua que cae” A. “Ekazu ur-txiztil bat, egarriak ito bear nau-ta, traiga usted un poco de agua (una gota) […] Txiztilla ta txipristiña eztira bardinak: txiztilla jauzi egiten da, txipristiña barriz betik gora dator” Ib. Ixerdirik beiñ urtengo eztautsa / tistillik bere gorputzian. Ezale 1898, 117a. Istilla zeriokeon alderdi guztietatik tanga tanga. Ag G 128. Tan… tan… tan… / istill-otsak illunpetan. NEtx LBB 251. Txapa zarren bat buru parian / ixtilla zaiola. Uzt Sas 69.

    3. iztil. (Adj.). Corrompido. Cf. Zub 42: Bide ixtil eta lohitsuan, si ixtil no está por ixtiltsu. Bizizale zuhur eta geroago lehiatsuago batetik [aberastasunak gizona] eginez gozazale iztil bat. JE Ber 85.

    Falso. Zoin diren ixtilak eta ustelak [gobernamenduko gizonak], egosiak, barnean dutenaren gordetzaleak. HU Zez 109.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

        [lokatza]: Ipar.basa, lohi, lokatz, baltsa Ipar., lupetz Bizk., parta Ipar. g.e.
        [putzua]: putzu, txongolo, potxingo Bizk.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Ipar.) lodo, fango, barro (2) iz. charco, charca, poza
    fr iz. boue, mare, bourbier
    en (1) iz. [lohia] mud (2) iz. [putzua] puddle, pool
    port (1) lodo, lama, barro  (2)  charco, poça

    Etxe aurrean zegoen istil bat ere ikus zitekeen, argiak bete-betean hartzen baitzuen. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    istil (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 7:47 am on 2014/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ttotta 

    iz. 1. Tanta, zurrutadatxoa.  2. Pattarra, aguardienta. 3. Gosari arina.

    Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia eta Elhuyar Hiztegia)
    [tanta] : tanta, tantakada, xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., ihintz Ipar. g.e., tangada Bizk. g.e.
    [pattar] : pattar, aguardient; edari bizi

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (1) gota, traguito (una pequeña cantidad de licor) (2) aguardiente (3) desayuno ligero
    fr (1) goutte,  petit gorgée (2) eau-de-vie
    en (1) drop, droplet; sip, swig (2) moonshine, liquor
    port (1) gota, gole pequeno (2) aguardente

    Entzun:

    Kafea hartu genuen gero; eta ttotta bat pattar; edo bi, edo lau.  [Labartzari agur, Txillardegi (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Arratseko 8etarik goiti, hurrupaldiaren ondotik izan da afaria: salda, zizka-mizka, oiloa errizarekin, gasna, izozkia, kafe eta ttotta, 16 euro helduentzat, 8 euro haurrendako. [Sara, P.D., “Herrietako kronikak: Lapurdi” (Herria, 2005-03-24, 4. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ttotta (Wikimedia Commons)

    ttotta (FlickrCC, Javi S&M)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel