Updates from urria, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2011/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    igali 

    iz. Fruitua, landareen emaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [fruitua]
    fruitu, garau Bizk., alorta g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fruto [de las plantas]
    fr fruit
    en fruit

    Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago, gainerakoek bezalaxe, ura eta palmondo igali emaile ugari duena; eta bertan garamanteak izena duten gizasemeak bizi dira, herri hagitz handia, gatzaren gainera lurra botaz laborea ereiten dutenak. [Trapuan pupua, Patziku Perurena] (Ereduzko Prosa Gaur)

    igali (FlickrCC, plumandjello)

     
  • Maite 7:01 pm on 2011/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    masail 

    iz. ANAT. Ugaztunetan, aurpegiaren albo banatan, begien azpian, dauden bi zati mamitsuetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 10:41 am on 2011/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    txanpon 

    iz. 1. Metalezko dirupieza. 2. (zah.) Antzinako moneta-unitatea. Hamazazpirekin pezeta bat osatzen zen. 3. Ik. moneta. • txanponmakina. Txanponak sartuz dabilen eta, zenbaki edo irudi batzuen zorizko konbinazioen bidez, diru-sariak banatzen dituen makina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [diru-peza]
    diru, diharu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) moneda, dinero (2) tarja (3) Ik. moneta
    fr monnaie [métallique]
    en coin; money

    Egin klik abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:45 am on 2011/10/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrosatu 

    du ad. Lurra, landareak, etab. urez hornitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, ureztatu)

    Sinonimoak: ad. Ipar. beh.
    [ureztatu]
    garaztatu, ureztatu, erregadiatu Heg., arregatu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es regar, irrigar
    fr arroser, irriguer
    en to water; to irrigate

    Orain han ari ziren jaten eta edaten: artatxiki-ahia esne gatzatuz arrosatua, ogia, ezti eta piperbeltz gustuko datil lehorrak. [Basamortua, J.M.G. Le Clezio / Luis Berrizbeitia (Elkar, 2009)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:15 am on 2011/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    urteurren 

    iz. Gertakari batetik urtekopuru jakin bat iragan den urte edo eguna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [urteburua]
    urtemuga, urteburu Ipar., urtegarren g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es aniversario
    fr anniversaire
    en anniversary

    Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

    Aurten, eskatu beharrean, eman egin nahi nuke; eta, horretarako, lagun batzuekin batera, topaketa bat antolatu dut. Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke.

    Ekitaldian, besteak beste, Anarik, Euzkitzek, ‘Fastfatum’ Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak eta Patxi Huarte ‘Zaldieroa’-k hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz.

    Laburtzeko:

    • Ekitaldia: Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko topaketa.
    • Noiz: azaroaren 2an, iluntzeko 19:30ean,
    • Non: Donostian, DOKAn (bertako Kafe Antzokian).

    Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko nizueke baiezkoa ematea galdeketa honetan izen-abizenak emanez.

    Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Doka Kafe Antzokiko lagunei, alde batetik, euren txokoa gure eskura ipintzeagatik. Bestetik, Kixkurreri, zizka-mizkarako jaki guztiengatik; izan ere, dastatzeko aukera izango dugun jangai guztiak beraiek emandako Goerriko produktuak izango baitira.  (Maite Goñi)

     
  • Maite 9:07 am on 2011/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kartsu 

    izond. (batez ere Ipar.) Gartsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [karrez betea]
    g.e. gardun, sudun Ipar., kardun g.e.
    [lehia biziz betea]
    adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., kuraios Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) flamígero, -a; llameante, inflamado, -a (2)  ferviente, ardiente, encendido, -a; fervoroso, -a; apasionado, -a; fogoso, -a; ardoroso, -a
    fr ardent, -e ; fervent, -e
    en burning, ardent, fervent, passionate

    Beharbada, horiek ulertzeko, bihotz kartsua behar da. [Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, Stefan Zweig / Edorta Matauko (Igela, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:37 am on 2011/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    matxinsalto 

    iz. ZOOL. Jauzi egiteko moldatuta dauden atzeko hanka luze eta sendoak dituzten ortopteroen ordenako intsektuez esaten da. Kolore berde edo arrekoak dira gehienetan eta arrek soinua egiteko organoak izaten dituzte. Herbiboroak dira eta batzuetan kalte ekonomiko handiak eragiten dituzten izurriak sortzen dituzte. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian: matxinsalto (V-m-gip, G-goi-to, AN-larr), matxisalto (Lar, Hb ap. Lh, H), matxitxalto (Lar, H (-chal-)). Ref.: A; Elexp Berg.

    Saltamontes; langosta. “Caballeta, insecto como langosta, que no hace daño” Lar. “Saltaren, especie de langosta” Ib. “Saltamontes, langosta de campo” A. v. martinsalto. Matxin-salto bat ikusi duenak. Vill Jaink 73. Matxinsaltoek dena jan dute. BiblE Am 7, 1 (Dv xartal, Ol otti, Ker matxingorrigo).

    Sinonimoak: iz.
    [martinsaltoa]
    martinsalto Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es saltamontes
    fr sauterelle
    en grasshopper

    Hasieran beldurrez bezala egiten zituzten saltotxoak, baina azkenean ahal zuten beste egiten zuten gora, behin eta berriz, matxinsaltoen antzera. [Iturrino Handia, Hasier Etxeberria (Susa, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    matxinsalto (FlickrCC, c.fuentes2007)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel