Updates from iraila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:25 am on 2011/09/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    abiapuntu 

    iz. Zerbait hasten edo abiatzen den puntua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [abiaburua]
    abiaburu, abiagune (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es punto de partida, punto de arranque, origen
    fr point de départ
    en starting point, point of departure

    Oso ideia zentzuzkoa iruditu zitzaidan, nire bizitza berrantolatzeko abiapuntu sendoa. [Lekuak, Bernardo Atxaga  (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:10 am on 2011/09/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ibai 

    iz. Ubide naturala, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. (Wikipedia)

    Sinonimoak: iz.
    [uhaitza]
    ibaso Ipar., ugalde Naf., uhaitz Zub., errio g.e., errobi Ipar. g.e., erribera Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es río [corriente fluvial]
    fr fleuve, rivière
    en river

    Begiradak dira, eta uneak, horma leun eta itsua, hiri bat, ibai errauts-kolorea edo teilatuegaletatik erortzen den ura, begiratua izatera iristen ez denaren kontenplazio luzeak dira. [Lisboako Setioaren Historia, José Saramago [itzulpena: Jon Alonso]  (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Tajo ibaia Lisboa zeharkatzean (FlickrCC, MaWá)

     
  • Maite 5:28 pm on 2011/09/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    gider 

    iz. 1. Eskuaz erabiltzen diren lanabes eta hainbat tresnak haiei eusteko izaten duten zati luze eta estua. Sardearen, aizkoraren giderra. Ganibet-giderra. 2. (hed.) Zerbait erabiltzeko, gidatzeko edo kontrolatzeko ahalmena, boterea. Etxaldearen giderrak utzi dizkiote. 3. MUS. Zenbait hari-instrumenturen (biolin, gitarra, etab.en) pieza luze eta estua. Zurezko gainazal batek (diapasoiak) estaltzen du, eta hariak honen gainetik teinkaturik jartzen dira.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Sort.
    [girtaina]
    kirten, igun g.e., girtain Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Morris hiztegiak)

    es (1) asa, mango, asidero, agarradero (2) riendas, mando, dirección (3) mástil
    fr manche, anse
    en iz. (1) handle, long handle (2) (bibolina, gitarrarari d.) neck (3) (irud.) (kontrolatzeko ahala) reins

    Uste dut pikaren gider gogorrarekin jo ninduela. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gider (FlickrCC, Sharon Drummond)

     
  • Maite 8:22 am on 2011/09/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    kokoriko 

    1. adb. Zangoak tolestuta, nor bere orkatilen gainean eseririk. 2. iz. Oilarraren oihua, kukurrukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    kokoriko adond.
    [nor bere orkatilen gainean eseri]
    kukubilko, pikotxean Gip., kukulumuxu Bizk., kokot Ipar. g.e.
    kokoriko iz.
    [oilarraren oihua]
    kukurruku

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) en cuclillas (2) quiquiriquí, canto del gallo
    fr (1) accroupi (2) cocorico, chant du coq
    en crouching, squatting

    Minik eman dizut? – eta ondoan kokoriko jarri nintzaion. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kokoriko (FlickrCC, geishaboy500)

     
  • Maite 7:40 am on 2011/09/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    aube 

    iz. Bizk., amaginarreba, ezkontide bataren ama bestearekiko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [amaginarreba] amaginarreba,
    ginarreba zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es suegra, madre política
    fr belle-mère
    en mother-in-law

    Senarra eta aubea pozik zeuden, etxeko lehen haurra udazken hartan iritsiko zela jakitean.

     
  • Maite 10:09 am on 2011/09/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezpain 

    iz. Gizakiaren eta beste zenbait ornodunen aho-irekigunea inguratzen duten bi ertz haragitsuetako bakoitza.

     
  • Maite 9:33 am on 2011/09/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    behinola 

    adb. 1. Lehengo denboretan, aspaldi. Behinola omen handiko eliza izan zena. 2. Behin batean. • BEHINOLAKO. Galde egizu behinolako egunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adond.
    [lehengo denboretan, aspaldi]
    antzina, aspaldi, aspaldian, aspaldietan, behin batean, behin batez, beste orduz, denbora batean, behiala Ipar., denboran Ipar., haraitzina Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) en otro tiempo, antaño, antiguamente (2)  en cierta ocasión
    fr jadis, autrefois
    en in the past; in past centuries/ages; in days gone by, in former times

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel