Updates from urtarrila, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:28 am on 2011/01/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahuspez 

    adb. Ahoz behera. Oztopo egin eta ahuspez erori zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [ahoz behera]
    ahoz behera, ihaurri Ipar., mustupilka Ipar., muturka Ipar., muturrez aurrera, zanpez Ipar., ahuspezka Naf., aburska Ipar. g.e., ahuspeka Ipar. g.e., musurika Ipar. g.e., buruz aurrera g.e. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es boca abajo; de bruces; postrado, -a
    fr face contre terre, prosterné
    en face down

    Ahuspez etzanda nengoela, bere eskua nire aurpegiaren kontra jarri nuen, berak eserita segitzen zuen, eta beste eskuarekin ilea laztantzen zidan. [Kutsidazu bidea Ixabel, Joxean Sagaztizabal (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ahuspez (FlickrCC, Bob Fornal)

     
  • Maite 9:39 am on 2011/01/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bururdi 

    iz. 1. Burkoa, ohean burua gainean jartzekoa. 2. Ohearen lumazko estalkia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 11:14 am on 2011/01/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    mesanotxe 

    mesanotxe (V-gip, G-azp-bet), mesaonotxe (V-gip).

    “Mesilla de noche. Mesaonotxe gaiñian dago zure erlojua” Elexp Berg. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: oheaurreko, gaumahai, mahaitxo, gau(-)mahai (3000 hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mesilla, mesa de noche
    fr petite table
    en bedside table (Br); night table (Am)

    Abestia entzun eta hutsuneak bete ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.

     
  • Maite 7:22 am on 2011/01/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    tupina 

    iz. Metalezko ontzia, estalkiduna, eskuarki esnea gordetzeko erabiltzen dena.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:iz.
    [eltzea]
    eltze, lapiko Bizk., marmita Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es marmita, puchero, olla
    fr marmite, pot
    en pot [usually for milk]

    Hor ari ziren mobileten konpontzen, iturgintzarentzat burdinezko hodien bihurtzen, ileak mozten, edarien saltzen, tupinetan janaria prestatzen… Plastikozko oihal baten azpian, mahai txiki bat instalatu zuten eta jatetxe inprobisatu horretan hiru gizon ari ziren eltzekari baten irensten. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tupina (FlickrCC, Igorre)

     
  • Maite 8:20 am on 2011/01/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lanuzte 

    iz. Langiletalde batek egiten duen borondatezko lan-etena, zerbait lortzeko edo zerbaitekiko jarrera adierazteko.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [greba]
    greba, huelga, oporketa g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es huelga, paro
    fr grève, arrêt de travail
    en strike; stoppage

    Lanuzteak iragarrita daude gaurko egunerako han eta hemen.

     
  • Maite 8:04 am on 2011/01/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    abaroan egon 

    Ad. Babesean egon.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: itzalpean egon, gerizpean egon  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es estar refugiado; estar a la sombra

    Sustrai sendoak, izaera gotorragoa, maitasun egonkorragoak, irizpide argiak, abaroan egoteko leku bat eta borrokarako lubaki bat eduki nahi lituzke, mundu guztiak bezala, baina ezin du. [La lutte finale, Joxean Agirre (Elkar, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 7:51 am on 2011/01/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirrikitu 

    iz. 1. Guztiz hurbil dauden bi gauzaren edo gauza baten bi zatiren artean gertatzen den irekidura luze eta estua.

    Sinonimoak: iz.
    [zirritua]
    zirritu, zirriztu, intzirrikatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es rendija, ranura, resquicio; grieta, fisura
    fr fente, crevasse, rainure
    en crack, cranny, slot

    Eta berba haiek intsektuen moduan bilatzen zuten zirrikitu bat gure bizimodu arrunten umilazioan, dizionariorik gabeko gure gau tristeen zuloan. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zirrikitu (FlickrCC, Pilotito)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel