Updates from urria, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:18 am on 2010/10/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkila 

    Alderantzikatutako kopa baten itxura duen metalezko instrumentua, barruan duen mihi batez edo kanpoko mailuka baten bidez hots durunditsu eta iraunkorra ateratzen zaiona, kanpaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)


    ja 鐘 (kane), ベル (beru)

     
  • Maite 10:41 am on 2010/10/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    zilegi 

    izond. Legeak edo moralak eragozten edo galarazten ez duena (izan aditzarekin, atributu gisa). Gure artean tabakoa erretzea zilegi da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) haizu, sori, baimendu (2) legezko (3) bidezko, zuzen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es lícito, -a, legítimo, -a
    fr permis, légal, -e ; légitime
    en legitimate, licit
    ja 合法 (gōhō)

    Hala ere zilegi bekit paperean hustutzea neure barnean lekurik aurkitzen ez duen uholde hau. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 11:06 pm on 2010/10/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    abaildura 

    iz. Neke edo akidura handia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [neke edo akidura handia]
    neke, ahidura Ipar., akidura Ipar., iraungidura Ipar., unadura Ipar., neketasun g.e., hagoadura Ipar. g.e., nekadura Ipar. g.e. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es agotamiento, cansancio, fatiga
    fr grande fatigue, épuisement
    en exhaustion, fatigue, tiredness
    ja 疲労 (hirō)

    Negarrez hasi banintz ere, nekez arinduko nuen barruko abaildura.  [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:54 am on 2010/10/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    gereziondo 

    iz. BOT. Errosazeoen familiako zuhaitz kaduzifolioa, 30 m-rainokoa eta azal grisaxka eta leuna, hosto horzdun obatu edo luzangak, eta unbela eseritan dauden lore zuriak dituena. Bere fruituak gereziak dira. Arrunta da eskualde atlantikoan (Prunus avium). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [arrosaren familiako zuhaitza]
    gerezi, gerezitze Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es cerezo (Prunus avium)
    fr cerisier
    en cherry (tree)
    ja 桜 (sakura)

    Horra gereziondo goiz loratua, nexka maitemindua iduri, soineko xuri puntiladunez, nonahi lahar tartean trabatua! [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    gereziondo (FlickrCC, swisscan)

     
  • Maite 1:25 pm on 2010/10/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    lur jo 

    LUR JO. Hondoa jo, behea jo, suntsitu, hondatu. 1970-72 bitartean lur jotzeraino jaitsia zen kobrearen prezioa. Lur jota egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) behea jo, hondoa jo, gainbeheratu, porrot egin, abaildu, unatu, kikildu, gogoa galdu, gogoa kendu, txepeldu, txulut egin, krak egin, erori, kale egin, kuku egin, leher egin, pikutara joan (2) hondatu, leher egin, suntsitu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) tocar fondo, decaer; arruinarse (2) caer(se), derrumbar(se), desmoronarse (3) fatigarse, debilitarse (4) estar abatido, estar hecho polvo
    fr (1) s’effondrer, s’écrouler, (2) se ruiner, déchoir (3) être épuisé ou crevé
    en (1) to be depressed; to be discouraged/disheartened
    ja 落ち込む (ochikomu); 落胆する (rakutan suru)

    Lur jo duen handikia, horra hor, kutunenek ere ezezagun; gora egin duen ezdeusak, berriz, etsaiak ditu bihurtzen lagun. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:57 pm on 2010/10/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    murtzi 

    iz. (Ipar.) Behaztopa, oztopoa. • MURTZI JO. Behaztopatu, oztopo egin.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Ipar. g.e.
    [behaztopa, oztopoa]
    debeku, eragozgarri, eragozle, eragozpen, eragozpide, estropezu, galarazpen, oztopo, oztopobide, traba, trabagarri, behaztopa Ipar., behaztopagarri Ipar., faxeria Ipar., poxelu Ipar., baragailu Zub., enbarazu beh., behaztopa-harri jas., eragaitz jas., molestia Heg. beh., atzerabide g.e., atzeragarri g.e., atzerapen g.e., behaztopabide g.e., eragozketa g.e., baragarri Ipar. g.e., enpatxu Ipar. zah., harzaragarri Ipar. zah., trabu Ipar. zah., trebukagarri Ipar., destorbu Sort. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es obstáculo, estorbo, impedimento
    fr trébuchement, obstacle, gêne
    en obstacle, handicap, hindrance, impediment; nuisance
    ja 障害物 (shōgaibutsu); 迷惑 (meiwaku)

    Murtzi jorik, mustupiletako bat hartu dut. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 7:32 am on 2010/10/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mandrainkeria 

    iz. Alferrik egoteko bizioa.

    Sinonimoak: iz.
    [alferkeria]
    alferkeria, alfertasun, alprojakeria Heg., baldankeria, lasaikeria, nagi, nagikeria, nagitasun, trapukeria, zabarkeria, laxokeria Ipar., totalkeria Ipar., nasaikeria Bizk., aroikeria zah., bagaitasun zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es vagancia, holgazanería, pereza
    fr paresse, fainéantise, flemme
    en laziness, idleness
    ja 怠慢 (taiman)

    Lanera bueltatzeko garaia heldu zitzaien. Mandrainkeria zein txarra zen gogoratzen zuten atseden hartzen zuten bakoitzean.

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel