Updates from maiatza, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:30 am on 2010/05/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiots 

    iz. Auhena, kexua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [aienea]
    ai, aiene, auhen, hileta, intziri, espa Heg., arkuma Ipar., deitore Ipar., dolamen Ipar., pleinu Ipar., zinkurin Sort., erosta Bizk., inkesa Bizk., adia Gip., aieneka g.e., alaka g.e., donabera g.e., oihuska g.e., oihumin Ipar. g.e., ainkuri Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gemido
    fr appel, soupir ; gémissement
    en moan, groan

    Katu zaurituaren moduan egin zuen aiots baten batek kanpoan eta ta ta ta ta errafagak entzun ziren berriro luzaroan. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:30 pm on 2010/05/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    apoarmatu 

    iz. ZOOL. Ur gezatako dortoka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:19 am on 2010/05/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    uxatu 

    du ad. Norbaiti edo zerbaiti ihes eginarazi edo joanarazi, hurbiltzen ez utzi.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad.
    [aienatu]
    aienatu, aldenarazi, aldendu, desagerrarazi, haizatu, haizarazi Ipar., kasarazi Ipar., kasatu Ipar., aizkatu g.e., akazatu Zub. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es espantar, ahuyentar
    fr expulser, mettre en fuite, chasser
    en to shoo away, to frighten off

    Metrotik irten ostean, nire oroitzapenak uxatu nahian ibili naiz, noraezean, baina alferrik izan da, alfer-alferrik. [Pospolo kaxa bat bezala, Patxi Zubizarreta (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:51 am on 2010/05/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    mainontzi 

    izond. 1. Mainatsua. Mainak, xerak oso atsegin dituena. 2. Maina asko egiten duena, negartia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [mainatsua]
    mainatsu, mainati Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) consentido, -a; caprichoso, -a; mimoso, -a; mañoso, -a (2) llorón, -ona
    fr (1) gâté, -e ; capricieux, -euse (2) pleurnicheur, -euse
    en (1) spoilt (2) whining, crying

    Haizak hi mutil mainontzi
    nagusiari goraintzi
    ez al hakiken hor pipa hartzia
    etzela lizentzi
    jenio txar ho(r)iek utzi
    bestela hezurrak hautsi
    gizalegia nola behar den
    ezin erakutsi
    (Aizak, hi, mutil mainontzi, Xenpelar)


     
  • Maite 7:22 am on 2010/05/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkengabe 

    1. izond. Azkenik ez duena, amaigabea; mugarik gabea. 2. Ik. infinitu.
    (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: amaigabe, azkenbako, azkengabeko, baztergabe, mugagabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) sin fin, infinito, -a; inmenso, -a (2) infinitu (3) infinitamente, eternamente
    fr sans fin, infini, -e ; immense
    en limitless, boundless, infinite

    Eta egun batean tunelez tuneleko sator-bide azkengabe hartatik begiratu, eta argi izpi batzuei antzeman zien. [Ipuin batean bezala, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:22 am on 2010/05/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    egonarri 

    iz. 1. Pairamena, eroapena; patxada. Zorigaitzak egonarriz eraman. 2. Oinarria, zimendua, euskarria. Non egonarri sendoa zugan baizik? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [eramankizuna, eroapena]
    pazientzia, pairakortasun Ipar., pairamen Ipar., pairu Ipar., eroakizun Bizk., eroapen Bizk., jasankortasun Ipar. jas., eraman g.e., iraupen g.e., igurikitza Ipar. zah.
    [oinarria]
    fundamentu, oinarri, zimendu, zimentarri, egarzola Zub., asentu Ipar. zah., eustazpi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) paciencia; tranquilidad, sosiego, flema (2) estancia, asiento; tiempo de descanso
    fr patience
    en patience

    Gogorra izango naiz, eta hori ere iritsiko da, egonarri pixka batekin, baina badirudi ni nabilkiola beti atzetik, eta horixe da okerrena. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:06 am on 2010/05/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mudurri 

    izond. Hitsa, goibela, malenkoniaz betea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond. g.e.
    [hitsa, goibela, malenkoniaz betea]
    atsekabetu, bekozkodun, goibel, hits, ilun, kopetilun, triste, beltzuri jas., betilun jas., itun jas., gotilun neol., atsege g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es triste, lamentable; apenado, -a, abatido, -a
    fr triste, affligé, -e ; malheureux, -euse
    en sad, glum, gloomy, miserable, unhappy

    Gezur haiek areagotu egin zuten mutilaren tristezia, eta etorreran bezain kopetilun, mudurri eta mingulin irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel