Updates from otsaila, 2010 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:02 pm on 2010/02/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    aiztur 

    Guraizeak, bereziki bi eskuez erabiltzen direnak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:08 pm on 2010/02/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    dendu 

    iz. Oreka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: oreka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es equilibrio, estabilidad
    fr balance
    en équilibre

    Gazte-baldarkeriaz jokatu zuen bere aroarekiko eta, berak gaizki aholku emanik, sarritan behaztopak eta irakurlegoarekiko desarauak egin zituen, bere burua arriskatuz eta oldarka, ahoz eta idatziz, dendu on eta zuhurtziaren aurka. [Herioa Venezian, Thommas Mann /Xabier Mendiguren Bereziartu (Ibaizabal)]

     
  • Maite 7:44 am on 2010/02/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    utikan 

    interj. Norbaiti alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Utikan hemendik! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ospa, alde hemendik!, kanpora!, haize!, ut!, alde, kanpo!, ate, ken!, ken hemendik,  tu, fa!, kaka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es ¡largo!, ¡fuera!
    fr dehors!
    en get out!

    “Maite zaitut” ere izan zitekeen, baina, ikusiak ikusi, lepoa jokatuko nuke “alde hemendik!” – edo “utikan!” – esateko premia larria izan zela tximinoa hizketan hasteko arrazoia. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:13 pm on 2010/02/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    erretxin 

    izond. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena. Agure erretxina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.
    [triperrea]
    kakapirri, pirri Bizk., ipurterre beh., kakerre beh., prakerre beh., triperre beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    es quisquilloso, -a, cascarrabias, irritable
    fr pointilleux, -euse ; grincheux, -euse ; irritable
    en cantankerous; grouchy

    Zaindaria gugana heldu zen: korsikar txiki erretxin bat zen, danbor nagusiarenen gisako biboteekin. [Goragalea, Jean Paul Sartre / Monika Etxebarria (Alberdania-Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:16 am on 2010/02/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    irelu 

    iz. Jeinua, iratxoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: jeinu, iratxo, gaueko (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es duende; fantasma, espíritu
    fr lutin, fantôme, esprit
    en goblin, elf

    Pirinioetako basoak hainbat izpiritu, jeinu eta jain­koren egoitza izan dira. Basoetan Euskal Herrian Iretxo, Iratxo, Ireltxu edo Irelu deitzen direnak bizi dira, eta badirudi hitz horiek iratze-tik (garoa esan nahi du) era­torriak direla. Lamiak ere azaltzen dira basoetan. Comminges-ko Tantugou izenekoa eta Euskal Herriko Basajaun eta Basanderea ere basoetan bizi dira. Izpiritu gaiztoak ere badira ordea; Katalunian Garrotxa-ko men­dietako emakumeek beldur dioten Esgarrapadones deitzen dena, adibidez. Dirudienez izaki gaizto horrek orbeletara zihoazen emakumeei erasotzen zien. [Zuhaitzak, gaiak.net] 

     
  • Maite 11:09 am on 2010/02/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    hinki-hanka 

    (Ipar.) 1. adb. Zalantzan, duda-mudatan. Hinki-hanka egon. 2. iz. (pl.) Itzulinguruak. Hinki-hankarik gabe errazu garbiki.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) zalantzan, duda-mudatan, aiko-maiko, ezbaian (2) itzulinguru  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es en duda, vacilando, sin decidirse; rodeo, desviación, circunloquio, ambage
    fr cinconlocution, détour; clopin-clopant, en boitant
    en hesitating; beating about the bush

    Atlantako Joko Olinpikoak iragan zirelarik, 1996an, agertu zen, dardaraka hinki hanka emeki ibiltzen, eskutan eramaten zuen tortxa olinpikoarekin piztu zuen kirol zelaiko su bizia. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 10:05 am on 2010/02/22 Permalink | Reply  

    txilin 

    (B) 1. iz. Kanpai txikia. 2. izond. Etengabe berriketari emana den pertsona; hitzontzia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) kanpai txiki, kanpaitxo, zintzarri, txintxarri, txirrin, txintxila, txintxirrin, ezkila txiki, arrantxo, txintxilin, txilintxa, arranbera (2) tintin, txilin-soinu, txilinots (3) hitzontzi, berritsu, berbontzi, kalakari, berriketazale (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    es campanilla; charlatán, -na
    fr clochette; bavard, -e
    en mini-bell; talkative

    Segidan, ondoan zuen txilin bati eragin zion. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    txilin (FlickrCC, Appy29)

     
    • Jozulin 12:41 pm on 2010/02/24 Permalink

      Gurean “txilin” umeen zakilari esaten zaio.

    • Maite 1:31 pm on 2010/03/07 Permalink

      Guk, bitartean, umeen zakilari “pitiliña” (ez det uste Goierri aldean “txilin” horretarako erabiltzen denik… 😉

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel