Updates from azaroa, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:37 am on 2009/11/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    bargasta 

    1. iz. Hazten ari den txerri emea. 2. izond. Pertsonez, eta batez ere emakumeez, bihurria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [bihurria] bihur, bihurri, gaitz, gaizto, txar, tzar Ipar., deunga Bizk., donge Bizk., Sakats g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia);

    Penagarriagoa zen ordea hurrengoa; nesken aldaketak komentatzen ari zen betiko ahots koipetsu hura: ileak haztea gorputzeko zenbait aldetan (non zehaztu gabe), bularrak handitzea (hemen gure barre txoro eta imintzio nabarmenak), eta argazkiak, neska bargasta bat bere ederrean erakutsi ordez, tuntunpaela ilehori bat ageri zuen, margarita bat eskuan, pentsakor, hostoak kenduz maite nau / ez nau maite ari balitz bezala edo. [16 ipuin amodiozko, XABIER MENDIGUREN ELIZEGI (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:28 am on 2009/11/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    eltzeitsu 

    iz. Lurrezko ontzi itxia, irekidura estu eta laburra duena eta txanponak gordetzeko erabiltzen dena.

     
  • Maite 3:21 pm on 2009/11/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    ondamu 

    iz. jas. Norbaitek, berak ez duen eta nahi duen zerbaiten jabe denaren aurka duen damua.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [bekaizkeria] bekaizkeria, espa Heg., bekaizgo Ipar., janiza Ipar., jelosia Ipar., jeloskeria Ipar., jeloskortasun Ipar., inbidia beh., bekaitz jas., iztergaitz g.e., bekaizti Ipar. g.e., jelosgoa zah., bekaiztasun Ipar. zah. (UZEIren sinonimoen hiztegia)

    Bekaiztiak ez du aitortu nahi izaten bere ondamurik: hala dela ikustarazteak baino min handiagoa ez dio ezerk ere egiten. (Bekaizkeria: lehia horretan beti gara galtzaile, Consumer Eroski)

     
  • Maite 5:49 am on 2009/11/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    dixidu 

    iz. (Ipar.) g.e. Mehatxua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [mehatxua] mehatxu, zemai, amenazo Heg. beh., keina g.e., larderia Sort. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Ibarrunen den ORMA lantegiak dixidu askoren ondotik izan da zerratzeko ordena beltza. [SENPERE, HERRIA, “HERRIETAKO KRONIKAK: LAPURDI” (2003-12-18, 4. orr.) (Herria, 2001-2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:25 am on 2009/11/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    kriseilu 

    iz. Oliozko argiontzi mukiduna, zintzilikatzeko gako bat duena; kandela sartzen den ontzi gardena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [oliozko argiontzi metxaduna] argiontzi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Kriseilu askoren argitara irakur daiteke poema eta autoreak berak ere ez du ulertzen eta ezin du argitu hitz bakan horiekin lortu duena. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kriseilu (FlickrCC)

    kriseilu (FlickrCC)

     
  • Maite 8:45 am on 2009/11/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    asturu 

    iz. Zoria. Asturu ona, gaitza. • ASTURUZ. Zoriaren eraginez; agian, menturaz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [zoria] ezinbeste, halabehar, zori, patu Heg., adu Bizk., adur Gip., ezinbertze L-BN-N, sirats Zub., fortuna Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Adur gaizto, asturu oker, zorte txar, balbe eta halakoen beste zenbat ipuin ez ote zebilen han, gure Ánimas galduan ez ezik Armada Txit Zorioneko hartako ontzitzarretan ere. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:32 am on 2009/11/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    murru 

    1. iz. Horma sendoa; harresia. Gazteluaren murru sendoak. • murru-txori. Ik. txolarre. 2. iz. (Ipar.) Pila, meta.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [hormatzarra; horma sendoa; harresia] harresi, hormatzar, muraila zah. [pila, meta] Ipar. g.e. meta, mordo, multzo, pila, sail, talde, tanda, andana Ipar., aralde Ipar., eli Ipar., keta Ipar., saihera Ipar., tropel zah., saldo Sort., aldra Bizk., moltso Bizk., pilo Bizk., samalda Gip., ate Zub., alde g.e., sarda g.e., mortxaka Bizk. g.e., montoi zah., banda Ipar. zah., bilduma Ipar. zah (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    HARRIAK

    Nik besoa eskaini
    zuk eskua hartu.
    Hala ere, beldurrik ez didazula diozu.
    Zeru beltzetik elur zuria ari du,
    bakoitzak murrua bere erara egiten du.

    Harri pila bat dut zain ohean
    utzidazu gaur gordetzen zurean.

    Badira gau ilunean baino
    ikusten ez diren hainbat gauza.
    Beldurrak eta arrainak
    hil arte hazi eta hazi eta hazi.

    Behin zubi oso bat jan nuen
    lehenengo harritik azkenera
    hainbeste nahi nuenera
    ez joateko.

    arrain bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko zenbat ur behar duen arnasteko, zenbat ur bitzitzeko, harri pila bat dugu metatua begien atzeko aldean: zubiak, murruak, bideak, etxeak, harriak finean,  gorputzak, galderak, begiak, hitzak, giltzak eta oheak, Diogenesen sindrome emozional batek jota bezala, amets zaharrak ereiten ditugu gorputz berri eta emankorretan, nor garen ahaztu arte opaltzen besteen hankarteetan, besarka nazazu gogor iztarrekin hegan ez ateratzeko, zure barruraino sartu nahi dut benetan nor zaren ikusteko, beldur bat oparituko dizut nola hazten den ulertzeko, zenbat zu behar duen arnasteko, zenbat ni bizitzeko.

    Irla izan, Anari

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel