Updates from uztaila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:00 am on 2009/07/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    malder 

    izond. Babesik ez duena. 

    Sinonimoak: (1 ) babesgabe (2) zoritxarreko, zorigaiztoko, dohakabe (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Berez, oraindik ere argazki zaharretan agertzen diren pertsona guztiekin gertatzen zait hori, aire malder eta tristea ikusten diedala, bai baitirudi beren jantziak oihal lodi eta latzez eginak direla; ilunak eta lisatu gabeak bezala ageri dira, eta aberatsenenak ere higatu itxura izan ohi du. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:52 am on 2009/07/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    juanikote 

    Hallux valgus, edo ohiko hizkeran juanikotea edo tipula, oineko lehen hatzaren desbideratze bat da, erdi lerrotik kanpo, konkortxo bat ere agertzen delarik metatartsofalangiar artikulazioan, exostosi izena hartzen duena. Oro har, nerabeetan agertzen da, sarriago emakumeetan, eta, oso ohikoa da familiako beste pertsona batzuk deformazio hau aurretik jasan izana. (Wikipedia)

    Sinonimoak:  Hallux valgus, tipula (Wikipedia)

    Hiztegiek juanikote ematen dute gaztelaniazko juanete hitzaren ordainetan. Zein den zeinen egokipen, ez dakit. Baina egokipena euskarazkoa balitz ere (eta, seguru asko, hala izango da), sen handiz atondua dela esan behar. Nolanahi ere: koska segurua da Juan izena dagoela antz handiko bi hitzon atzean. Juan, edo, herri tradizioan, pertsona xumea, sanoa, jatorra. Hiztegiek diotenez, hona juanikote/juanete hitzaren atzean dagoen esanahia: bideko nekeak kaleko edo baserriko jende xume langileari -Juani, alegia- eragiten baitizkio, batez ere, hanketako kailu eta gogorguneak, hortik omen dator pinporta mingarriari juanikote deitzearena. [Ai, nire juaneteak!, Anjel Lertxundi (Hitz Beste)] (Berria. info)

    juanikote

    juanikote (Wikipedia)

     

     
  • Maite 10:31 am on 2009/07/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    aieru 

    iz. (Ipar.) 1. Keinua, bereziki begiaz egiten dena. 2. (hed.) Arrastoa, aztarna, seinalea. 3. Joera eta seinaletan oinarritzen den ustea edo susmoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) susmo, uste, ustekizun (2) errezelo, goganbear, tuku (3) arrasto, aztarna, kutsu, seinale, zantzu (4) keinu, imintzio (5) arrangura, artegatasun, kezka (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Niri begi aieru bat egitea besterik ez zitzaizun falta, Bruce Willis Kristalezko oihanean baino erakargarriago sentitzeko zeure burua. [Eta handik gutxira gaur, Eider Rodriguez (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Gaua da eta euria ari du Negua izan liteke, errazago egiten baitu orduan euria, eta lehenago iluntzen baitu, baina aieru hutsa da hori.  [Errekarteko koadernoa, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
  • Maite 10:00 am on 2009/07/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    obo 

    iz. 1. Zirkulua. 2. Zirgiloa, uztaia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) zirgilo, txinget, txinga, uztai (2) zirkulu, esfera (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Handik aurrera, beste jarlekuak obo zabal batean hedatzen ziren.  [Gerlari zuria, Joanes Urkixo (Elkar, 2004) (Ereduzko Prosa Gaur)]

    Obo (FlickrCC)

    Obo (FlickrCC)

     

     
  • Maite 3:52 pm on 2009/07/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    uros 

    izond. (Ipar.) Dohatsua, zorionekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: dohatsu, zoriontsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bat-batean mundu munduko nabaritzen nintzen, zorioneria dorpe batean amiltzear, kasik uros. [Entre les loups cruels, Itxaro Borda (Maiatz, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:21 pm on 2009/07/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilaundu 

    da/du ad. 1. Ilaun bihurtu, erraustu; suntsitu. 2. Ilaun bihurtu, bizitasuna, indarra galdu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: erraustu, suntsitu, ezereztu, ezdeustu, deuseztatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    […] eta koltxoiak bildurik, aire deslai hauek, gudaloste handien abangoardia hauek, burrunban, apal soilak igurtziz, horzka eta haize emanez, ez zuten topatu logela eta saloian gogor egiten zien ezer, bakarrik zintzilikarioak far-far, egurrak intzirika, mahaien hanka luzeak, lapikoak eta portzelana ilaundu, uhertu, pitzatua. [Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:02 am on 2009/07/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    mirrin 

    izond. Mardula ez dena, txikia, argala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) mirriz, mirrizka, erkin, mengel, makal, ahul, mendre, kakanarru, txakil, txankil, argal (2) apur, sorta (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hasiera-hasieratik, ni ezagutu ninduen arratsaldean nor nintzen ez baleki bezala jokatu zuenetik, pertsona mirrin ezkailua iruditu zitzaidan, baina etxetik alde egiteko asmoa agertu nionean antzeztu zidan jardun baba-zakilak ez zuen barkamenik. [Ihes betea , Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel