Updates from abendua, 2008 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:24 am on 2008/12/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    inarrosaldi 

    iz. (Ipar.) Astinaldia.

    Sinonimoak: Astinaldia, jipoia.

    Debalde ene fereka amultsuak eta inarrosaldi bortitzak. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza]

     
  • Maite 1:01 am on 2008/12/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    erregosi 

    du ad. Frijitu.

    Sinonimoak: frijitu, fritatu, erre

    Ez zaie uzten ohe bigunetan lumazko edredoiekin eta hiru burkorekin lo egiten, eta ez daukate astirik hoteleko sukaldean eseri eta anoa bat bildots erregosi jateko, patata eta azenario gozo-guri horiek guztiak plater sakonean lurruna dariela. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/29 Permalink | Reply
    Tags:   

    ukarai 

    iz. (Ipar.) Eskumuturra.

    Sinonimoak: eskutur, eskumutur, ukabil.

    Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz. [Orixe (Nikolas Ormaetxea): Olerkiak, Getsemani]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    pertxenta 

    izond. Liraina, zalua, txairoa. Neskatila pertxenta.

    Sinonimoak: (1) eder, lirain, zalu, txairo, eder galant (2) mariapain, marimaisu.

    “Nik Isidorarekin hiru gauza ekarri ditiat etxera: emakume pertxenta, sukaldari fina eta abizen dotoredun andrea”. [Urregilearen orduak, Pako Aristi]

     
  • Maite 12:10 am on 2008/12/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    oilartu 

    da/du ad. 1. Harrotu. Irabazleak ez du zertaz oilartu. 2. Nagusitu, gailendu.

    Sinonimoak: harrotu, harropuztu, gailendu, gaina hartu, burgoitu, oilarkatu…

    Hitz horiek kendu zidaten ikara, oilartu egin nintzen. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre]

     
  • Maite 1:47 am on 2008/12/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    gainzuritu 

    du ad. Huts edo ekintza okerra zuritu.

    Sinonimoak: disimulatu…

    Kostatu zitzaidan nire jakin-min hura gainzuritzea, baina azkenean lortu nuen.

     
  • Maite 11:19 am on 2008/12/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    higatu 

    da/du ad. 1. Zerbaitek, erabiltzearen ondorioz, berritan zituen nolakotasunak galdu; erabileraz hondatu. Soineko maiz erabilia laster higatzen da. 2. (Ipar.) Ahitu. Aitoren semeek maite, gerlari handia, berrogeitalau urtez higatu bizia. 3. (Ipar.) Erabili. Festaburu-egunez kanpo ez zuela sekulan mokanesik higatzen. 4. GEOL. Agente naturalen (ura, glaziar, agente atmosferiko, etab.en) eraginez, lurrazalaren erliebea desegin. 5. TEKNOL. Beste material baten kontra aritzean, pieza metalikoen gainazala desegin.

    Sinonimoak: (1) maiztu, gastatu, ihetxetu, lauskitu, marruskatu, urratu (2) ahitu, agortu (3) erabili (4) hondatu, alferrik galdu, narriatu.

    Dauzkadan bi trajeak ongi daude, higatu samarrak ukondoetan, halere; hiru edo lau urte iraunen dute zainduz gero. [Goragalea, Jean Paul Sartre / Monika Etxebarria]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel