iz. 1. Hitza. Mihian dituzun ele ederrak. 2. Hizketa, berriketa. Ele-meletan denbora galtzen. 3. Hizkuntza. Gure ele maitagarria. 4. L letraren izena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) berba, hitz, mintzo (2) berriketa, hizpide, hizketa, solas, hautu (3) alegia, elezahar, ipuin (4) erran-merran, esamesa, zeresan (5) hizkuntza, mintzaira (6) eztabaida, errierta, gatazka, liskar, tirabira (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) palabra(s), dicho, discurso (2) chisme, cuento, patraña, asunto (3) lengua, idioma
fr (1) parole, diction, discours (2) conte, boniment (3) langue, idiome
en (1) word(s); talk (2) piece of gossip; talking; chat (inf)
Galtza bakeroak ez bezala, hitzek nasaitzeko duten erraztasuna gauza bat da, eta oso bestelakoa, historiak historia, zeri deitzeko erabiltzen den ele hori. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Luistxo 8:28 am on 2010/03/18 Permalink
Aitari ikasitako kantua:
Eibartarrak baiño azkarragorik
ez dot sekulan ikusi
zaratatxo bat entzun orduko
han goiaz danak igesi
Eibar aldetik urten genduan
antxitxiketan Deustora
Deustotikan estu ta larri
juan giñan Kabezonera
Kabezonetik Avilesera
Avilesetik Navara
Navatikan ez dakit nora
ta handik danok barrura
turan turan turan
fanfarreria bagenduan
turan turan turan
fanfarreria bagenduan
asier 8:50 am on 2010/03/18 Permalink
To! beste sinonimo bat: Saltaka.
Eta hainbeste sinonimo eukitta (arineketan, saltaka, lasterka, arin-arinka, antxitxiketan…) eta gaur egungo ume gehienek korrika besterik ez dute egiten. Koittauak! ;-(
Maite 9:34 pm on 2010/03/18 Permalink
Ze polita gaurko hitzarekin gertatutakoa! Twitterren, Facebooken eta hementxe bertan mota guztietako erantzunak: abestiak, sinonimoak… Denetarik! Mila esker. Hementxe bilduko ditut hortik zehar barreiaturik ez geratzeko…
Twitterren:
@Urdaibai_Bizi -k: Bizkaian “arineketan” ere esaten zaio, eta berton, Busturialde eta Urdaibai inguruetan “arrapaladan” (antxintxika).
@smuakr -ek: “Antxitxiketan” deitzen da Ermuko aisialdi eta begiraleen taldea.
Fabebooken:
Lore Erriondok: Ikaragarri gustatzen zait hitz hau, agian guk erabiltzen ez dugulako, baina irribarrea sortarazten dit
)
Asier Sarasuak: Eta Saltaka ere egiten dute, Zumaian, eta Zarautzen, eta Zestoan…
Benito Fizek: Hemen sinonimoen zerrenda:
http://agostitabarrena.com/aide-korrika-123/
http://www.goear.com/listen/a29f0eb/aide-korrika!!-tapia-eta-leturia-korrika-93
Haritz Rodriguezek: Eta banajoiak antxitxiketan irrikatzen nagooooooooo! (Su Ta Gar)
Portzierto, hiztegi batuak antxintxiketan ematen du (nahiz eta antxintxika forma hobestu), baina ez antxitxiketan (-n gabe). Luistxok esan dit Eibar aldean inork ez duela -n hori esaten…