Sep
02
Esaldiak berridatzi
Esaldiak berridatzi ariketan emandako esaldiak beste era batera idatzi behar dira jarritako hitzak edo hitz-zatiak erabiliz; Esaldiak berridatzi ariketa honetan moldaketa oso eta zuzen bakoitzak puntu erdiko balioa du. Baina zer esan nahi du “oso eta zuzen” horrek? Honako baldintzok bete behar dira zuzentzat emateko:
- Lehenbizi, eredutzat ematen den esaldiaren zentzua osorik jasotzea. Erantzunak, jarritako perpausaren zentzuaz gainera beste era batera ere interpretatzeko bidea ematen badu, azterketariaren erantzuna anbiguoa delako adibidez, ontzat ematen da alde horretatik, haren zentzua gorde baitu. Baina zentzua gordetzen ez badu, besterik gabe txartzat ematen da erantzuna.
- Eskaintzen den “moldea”ri jarraituz osatua izatea bigarren perpausa eta ez beste bide batetik eratua.
- Gramatikaren aldetik zuzena izatea. Esaldi bakoitzak gramatikazko egitura baten ezagutza neurtzea du helburutzat. Baina neurtu nahi den gramatika-egitura jakin hori ongi egon arren beste nonbait huts eginez gero, ergatiboaren marka “ahantziz” esaterako, txartzat ematen da erantzun hori, besterik gabe.
- Ortografia batua ere errespetatzea. Hala ere, huts txikiren bat barka daiteke.
- Beti ere esaldi bakar bat osatu behar da. Ariketa egiteko bi zati eskaintzen dira sarri baina moldapenean esaldi bakarra aurkeztu behar da.
Ariketa honen eta lexiko ariketaren kalifikazioak bildu egingo dira eta bien artean gutxienez 5 puntu lortu beharko dira. Batean zein bestean, gutxienez %40 atera beharko da.
No Comments
Make A CommentNo comments yet.
Comments RSS Feed TrackBack URL