Jul
28
Zertan datza Atarikoa?
- EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da.
- Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.
- Atariko probak ordubeteko iraupena du.
- Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko dute. Galdera hauek azterketan bertan nahasian aurkezten zaizkio azterketariari:
- ahozko hizkuntzan oinarritutakoak;
- testuinguru jakinetarako esaldien egokitasuna neurtzen dutenak;
- esaera eta esamoldeak;
- lexikoa;
- morfosintaxia (lau azpi-multzotan banaturik: deklinabidea eta posposizioak; aditz morfologia; perpausak (koordinatuak, txertatuak, galdegaia); partikulak (ere, elkar…), atzizkiak eta juntagailuak);
- batua jakitea;
- hizkuntza idatziaren ulermena;
-
beste batzuk (datak eta orduak, matematika-formulen eta eragiketen irakurketa, puntuazio-ikurrak).
- Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
- Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»ik gabe.
- Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko langara iristen ez direnen artetik, hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.
No Comments
No comments yet.
Comments RSS Feed TrackBack URL
Sorry, the comment form is closed at this time.