Aug
01
Atariko Probak: euskaljakintza
Material hau guztia Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak 2006an argitaratutako EGA 2005/2006 azterketak liburutik aterata dago. Berau sarean ipintzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren baimena jaso dugu.
ATARIKOAK
- 2003-03-08: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2003-05-17: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2003-09-20: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2004-02-21: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2004-05-15: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2004-09-18: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2005-02-26: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2005-09-24: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2006-05-13: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
- 2006-09-23: osoa edo entzutezko ulermenik gabe
7 Comments
Make A CommentComments RSS Feed TrackBack URL
March 8th, 2009 at 7:06 pm
Eskerrik asko E-gela sortzegatik eta EGA azterketa hauek sarean jartzeagatik. EGA prestatzen ari ez naizen arren, oso erabilgarriak dira nire euskara maila hobetzeko egiten ari naizen ahaleginetarako. Atariko atalaren galderen artean gaizki markatuta egon litekeen bat topatu dut (2003-03-08an). Izan ere, irekitzen den laukian ondo dagoela esaten du, baina gero marrazkia huts egindakoa da, eta kalkulagailuan txartzat ematen da ere.
Galdera hauxe da:
1. Multzoetako batean ezaugarri desberdineko hitz bat dago. Zeinetan?
A. Arte, lizar, haritz, pago.
B. Elkarrizketa, solasaldia, berriketa, olgeta.
C. ? Bildu, metatu, pilatu, batu.
D. ? Txerrikume, moxal, bildots, txahal.
Mila esker egin duzuen lanagatik. Mexikotik, agur bero bat,
Itziar
March 13th, 2009 at 9:55 am
Eskerrik asko, EGA azterketak sarean jartzeagaitik. EGA ateratzekotan gaudenoi lana erraztu diguzue, mila esker!
March 14th, 2009 at 12:45 am
Ni ere biharko EGA azterketa pretatzen nabil. Aurreko neskatila batek, Itziarrek, eginiko galdera berbera neuri ere txarto agertu zait. Erantzun egokia B da, olgetak jolasa esan nahi duelako eta zuzentzerakoan A dela dio. Eskerrik asko!
December 3rd, 2009 at 8:42 pm
Ez dakit Maite Goñi nor den, baina eskerrik asko Maite, bihotz-bihotzetik!!!
February 23rd, 2010 at 3:52 pm
kaixo lagunok!! Mila esker benetan azterketa hauek igotzeagatik. Horrela EGA ondo egiteko aukera izango dugu! muxuux
June 10th, 2011 at 5:51 am
Hemen akatsa dago.
Zein ordutatik zein ordutara egingo duzu lan? Aukeratu zuzena.
c) Hamaikak eta laurdenetatik ordu batera.
Hauxe markatzen du erantzun zuzen bezela, baina ordu batetara behar luke, “ordu batera”-ren partez.
June 10th, 2011 at 7:20 am
Kaixo, Arxel!
Zuk proposatzen duzun ordu “batetara” hori gaizki dago. Honela litzateke: ordu bata, ordu batean, ordu bat eta erdiak, ordu bat eta laurdenak (ordu bata eta laurden)…
Hementxe duzu araua eta hura lantzeko ariketak: http://sites.google.com/site/euskaljakintzaarauak/orduaknolaesan
Esker mila zure iruzkinagatik!