Sep
02

Ahozkoaren ulermena

Ahozkoaren ulermenaAzterketa idatziak entzutezko ulermena neurtzeko ariketa bat du hasieran: entzutezko ulermena. Ahozko notaren osagai bat izan arren, entzutezko ulermenerako ariketa azterketa idatziaren hasieran egin ohi da. Ezinbestean gainditu behar da ahozko proba egin ahal izateko.

Bi grabazio zati entzungo dira. Zati bakoitzari buruz bost galdera egingo dira eta erantzun zuzena aukeratu behar da, aukera anitzeko moldean emandako lauren artetik.

Grabazio zati bakoitza behin entzungo da. Grabazioa entzun baino lehen azterketariek bi minutu izango dituzte zati bakoitzeko galderak eta erantzunak irakurtzeko.

Erantzun zuzen bakoitzak puntu erdiko balioa izango du. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

No Comments

Make A Comment

No comments yet.

Comments RSS Feed   TrackBack URL

Leave a comment

top