Jul
26

euskaljakintza EGA

LIBURU OSOAK ONLINE
Ongi etorri euskaljakintza EGA gunera!

EGA azterketa prestatzeko baliabide
ezberdinak topatuko dituzu hemen:

Goialdean: informazio orokorra
Ezkerrean: azterketaren atal ezberdinak
lantzeko materiala eta baliabide orokorrak.
Behealdean: atzerako kontaketa eta
gune interesgarriak.
Lehen orrialdean: liburu osoak online.

6 Comments

Make A Comment
  • a gravatar Txema Said:

    Gaur EGAko idatzizko probra egin dut eta, nire ustez, sinonimoak zailegiak ziren.

    Bi liburu hauetan agertzen direnak baino askoz zailagoak ziren, behintzat.

  • a gravatar Maite Said:

    A ze faena, Txema! Ez dut oraindik ikasleekin hitz egin, baina beraiek idazlanaren beldur ziren atzo… Duela urte batzuk bi txanden arteko sinonimoen arteko aldea izugarria izan zen. Txanda batean oso zailak izan ziren eta bestean, berriz, nahiko arruntak. Txanda zaileko ikasle gehientsuenek proba horrengatik suspenditu zuten. Nik arduradunari deitu nion hori esateko eta jakingo bazenu zer erantzun zidan!!!!!! Irakasleok ez dugula ondo prestatzen eta gurea zela errua!!!! Nik, noski, esan nion txanda batekoak eta besteak berdin prestatu nituela, baina berak berearekin jarraitu zuen…
    Halere, orain aldatuta dagoenez -berridazketekin batez bestekoa egiten da-, ea zorte pixka batekin gainditzen duzun! Esango diguzu… :-)

  • a gravatar Txema Said:

    Atera berriak dira EGAko idatzizko behin-behiniko emaitzak eta ustekabean azkenean GAI naiz, lexikoan, sinonimoetan alegia, ere bai.

    Horrek esan nahi du zorte ikaragarria izan dudala sinonimoekin. Hots, kiniela egitean.

    Ea zer moduz egingo dugun ahozkoa.

    Horren berri emango dizut.

  • a gravatar Maite Said:

    Aupa, Txema!
    Ez dakizu zenbat pozten naizen! :-) Orain, badakizu, ahozkoa prestatzeko eginahalak egitea tokatzen zaizu… Badakizu ahozko azterketa aldatuta dagoela, ezta? Nahi izanez gero, Zer da EGA? kontzeptu-mapan azken aldaketak jasota daude.
    Zorte on eta kontatuko diguzu! ;-)

  • a gravatar Txema Said:

    EGAko ahozkoaren berri etorriko nintzela esan dizut eta hona hemen emaitza:

    GAI naiz!!!

    Hala ere, merezi ez dudalakoan nago. Izan ere, nire lehenengo aldia zen eta ikasteko oraindik ere asko falta zaidalako ziurtasuna daukat. Hori dela-eta, ikasturtea bukatu arte, ekainera arte, alegia, euskaltegira joaten jarraikiko dut.

    Aurrerantzean, etsaminetako presiorik gabe, benetan hizkuntzaz gozatzeko gai naizen.

    Zuen web guneari dagokionez, ez izan zalantzarik, orain arte guztioi gomendatu diet eta hemendik aurrera gomendio horrekin jarraituko dut.

    Ez adiorik.

  • a gravatar Maite Said:

    Uauuuu, Txema!!! Zorionak!!!! Nola ez duzu mereziko, ba??? Dena den, merezi ez merezi, hartu titulua eta zoaz ziztu bizian (badaezpada ere). :-)

    Noizbehinka sartu gure txoko honetara (hementxe izango gaituzu). Pozten naiz bene-benetan!!! ;-)

Comments RSS Feed   TrackBack URL

Leave a comment

top