euskaljakintza
ira
01

EGA: AHOZKO AZTERKETA

Egilea: Maite          Trackback

EGAZERTAN DATZA?

Bi atal ditu:
– Entzutezko ulermena.
– Mintzamena.

1. Entzutezko Ulermena.

  • Grabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.
  • Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.
  • Ordu erdiko ariketa izango da.
  • 20 item izango dira gutxienez.

2. Mintzamena.

  • Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten  ahozko azalpena; bigarrena, bat-bateko elkarrizketa saioa.
  • Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.

a) Gai baten ahozko azalpena.

Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu
zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.

b) Bat-bateko elkarrizketa saioa.
Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu
zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien
artean, hamar bat minutuz arituko dira.

Mintzamenaren xehetasun guztiak ikusteko, egin klik irudiaren gainean:

Zabal ezazu:
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • FriendFeed
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • Identi.ca
  • Meneame
  • Netvibes
  • Tumblr
  • Posterous
  • RSS
  • PDF
  • Print
  • email

Iruzkinik ez

Iruzkina idatzi

Oraindik ez dago iruzkinik.

Iruzkinen RSS   TrackBack URL

Iruzkina idatzi

                                               

top
Who links to my website?