euskaljakintza
ira
05

Euskal aditza lantzeko gunea berrituta eta ariketa gehiagorekin

Egilea: Maite    denetarik       Trackback

Duela urte batzuk euskal aditza berrikusi eta praktikatzeko gune bat sortu genuen. Bertan, handik eta hemendik topatutako aditz taulak, teoria eta, batez ere, guk sortutako ariketak plazaratzen joan gara. Aspaldi genuen Weeblyn egindako hasierako txoko hura berritzeko gogoa; beraz, udako etenaldia aprobetxatuz, eduki guztiak Google Site batera pasatu eta iazko ikasturtean sortutako ariketa berriak txertatu ditugu.

Antolaketa

  • Goiko menuan: taula guztiak (aditz trinkoenak barne).
  • Ezkerreko menuan: teoria eta praktika (guk sortutako ariketak: ikus adibidea). Ezetz asmatu dena?

Kokapena

Hemendik aurrera, aditzarekin zerikusia duen oro gure EUSKAL ADITZA gunean topatu ahal izango duzue. Hara joateko, bi aukera:

Ekarpenak

Euskal aditzarekin erlazionatutako baliabideren bat ezagutu edo akatsen bat topatzen baduzu, eskertuko genizuke jakinaraztea (hementxe bertan erantzun bat utziz edo gurekin zuzenean harremanetan jarriz). Horrela, denon artean jarraituko genuke hobetzen eta osatzen txoko hau. Gure aldetik, aurtengo ikasturtean ariketa gehiago atontzen jarraitzeko asmoa dugula esatea baino ez. Baliagarria izango zaizuelakoan, hortxe uzten dugu.

Abe
05

Zoritxarra, mito hutsa ala ezkutuko errealitate?

Egilea: omar.gonzalez    denetarik       Trackback

Orain dela gutxi Google Reader-era oso artikulu interesgarria iritsi zitzaidan. Bertan, zoritxarraren existentziaz hitz egiten zen. Gaiak zuen zabaltasuna ikusita, sakontzea erabaki nuen, ezin bainuen pasatzen utzi horrelako aukera bat. Beste webgune batzuetako artikuluak, iruzkinak eta estatistikak bilatzen pasatu nituen hurrengo 3 egunak, azkenik nahi nuena lortu nuen arte.

Webgune desberdinetako artikuluak irakurtzean, ondorio batera iritsi naiz: zorigaitza existitu existitzen da, baina guk hala nahi badugu bakarrik. Artikulu batean irakurri dudanez, bi pertsona mota existitzen dira: arrazionalak eta superstiziosoak. Lehenak beti bilatzen dio zentzuzko erantzun bat gertatu zaigun zerbaiti (oso pertsona gutxi dira hau egiteko gai, momenturen batean zientziak azaldu ezingo duen zerbait gertatuko baitzaie). Bigarrenak, aldiz, gauza batzuk egiteak ondorio larriak ekarriko dizkielako ustea dutenak dira: “Ispilua apurtu duzu! Orain, 7 urtez zoribeltza izango duzu itzal gisa!”.

Azkeneko hauek, gutako ia guztiok, gauza batzuk ondikoarekin edo gaizkiarekin erlazionatzen ditugu: katu beltza, 13 zenbakia, osteguna 13, ispilu bat apurtzea… Milioika aurki ditzakegu. Hala ere, talde honetan beste bi azpimultzo egin ditzakegu: oso superstiziosoak direnak eta “badaezpadak” (nik asmatutako izena). Alde batetik sinesberak ditugu, hauek ez dute inoiz ezbeharrarekin zerikusia duenik egingo, beti saiatuko dira zerbait malurarria ikustean edo egitean, honi kontra edo nulua bilakatzen duen zerbait egiten (orrialde honetan zinginarri ugari aurki ditzakezue desditxari aurre egiteko). Beste aldetik, esan bezala, “badaezpadak” ditugu, gauzak badaezpada egiten dituztenak: “Hara! Eskailera bat! Ez naiz azpitik pasatuko badaezpada…”. Nire ustean, azkeneko talde hau da ugariena mundu mailan.

Baina joan gaitezen harira. Existitzen al da zorigaitza? Bada, Claudia Ruleren arabera, zoribeltza gure subkontzientzia izango litzateke. Bai, ondo irakurri duzue, honen sustraiak gure buruan egongo lirateke gertatzen zaigun edozer “balbea izatearekin” lotuz. Hau sustatzen duten bi artikulu aurkitu nituen. Lehenengoak “ostirala 13″ egunak zoritxarrik ekartzen ez zuela frogatzen zuen. Honen arabera, ostiral arruntetan Amsterdamen 7.800 istripu izaten ziren; “egun madarikatuan”, aldiz, 7.500 istripu besterik ez. Bigarren artikuluak unibertsitateko ikasle batek New Yorken egindako ikerketa bat azaltzen du. Ikerketa honetan, gizaseme multzo bat bildu zituen Mark Levinek, ondoren taldea bi zatitan banatuz. Talde erdiak katu beltz bat ikusiko zuen eta beste erdiak ez. Hau egin ondoren, “kutx ala pil” jokora jolasten jarriko zituen. Emaitzak katu beltzak efekturik izan ez zuela erakutsi zuen.

Zer ondoriozta daiteke? Ondorio bakarra atera daiteke nire ustez: edalontzia erdi bete edo erdi hutsik ikustean datza zoritxarraren erlatibismoa.

mar
27

LHC azeleragailua abian!

Egilea: halzola    denetarik       Trackback

LHCSeguru nago izango duzuela munduko esperimentu harrigarri honen berri; izan ere, azkenaldi honetan asko azaldu da komunikabideetan. Baina ba al dakigu zehazki zer den edo zertarako balio duen? Egia al da munduaren amaiera ekarriko duela? Lehenik eta behin, LHC edo Large Hadron Collider-i buruz ari naizela eta hura zer den argitu beharko nuke. Munduan egin den esperimentu handienak partikulak azeleratzeko balio du, batez ere protoiak, atomoak baino partikula txikiagoak direnak azeleratuko ditu, ia argiaren abiadura lortu arte (argiaren abiaduraren %99,999ra) aurkako noranzkoan talka egin dezaten. Protoien arteko talka hauek eguzkiaren bihotzean baino 100.000 aldiz handiagoak diren tenperaturak sortuko ditu eta, zientzialariek diotenez, unibertsoaren sorrera nolakoa izan zen argitzen lagunduko digu.

Halere, badirudi badela aurrerakuntzarako nolabaiteko beldurra edo egia zein den jakitearen beldurra, eta, betiko moduan, tankera honetako proiektuen aurkako mugimenduak azaldu dira denbora gutxian. Mugimendu hauek esaten LHC halldute LHC azeleragailuak zulo beltzak sortu eta unibertso osoa suntsituko dutela. Argi eta garbi, hau ez da gertatuko. Proiektu honek dituen segurtasun neurriak izugarriak dira, eta mundua eta unibertsoaren amaiera igartzen duten teoria guztiak alboratzen dituen informe bat egin dute. Bestalde, egia da zulo beltzak sor daitezkeela; dena den, ezegonkorrak izaki, sortu bezain laster desagertuko lirateke.

Ez da gauza berria aurrerapenaren edo berria den zerbaiten aurkako mugimenduak sortzea; izan ere, denok dakigun bezala, Copérnico edo Galileok esaten zutena ere, eguzkia unibertsoaren zentroa zela eta ez lurra, garai hartan sekulako iraultza izan zen eta ez zen gauza erraza izan gainontzeko jendeari sinetsaraztea. Honelako beste mila gauzekin gertatu da berdina, eta, segur aski, etorkizunean ere gertatuko den zerbait da.

Nolanahi ere, kasu honetan ez dago zertan kezkatu, proiektu honek gizarteari ekarriko dizkion onurak anitzak izango baitira. Ez da erraza positiboki pentsatzea bizi garen gizarte eta egun hauetan, baina oraindik bada aurrerapenaren alde egiten duen jendea.

Hurrengo orrialdea »
top
Who links to my website?